Barrika erromanikoa

Lagun batzuekin berba egiten genuen Barrikaz. Oso ezagunak dira bere hondartzak, bere txaleta dotoreak, bere ohiko baserriak… nire lagunak oso ezagutzen zituen tenis-pistak ere. Aitzitik, harritu nau haiek Barrikako leiho erromanikoa ez ezagutzeak. Gure inguruan erromanikoa eskasa izan arren adibide batzuk nabariak dira, Getxo, Barrika eta Lemoiz hain zuzen ere. Interesantea izan liteke estilo horri buruzko datu batzuk azaltzea, guztiok gogora dezagun  (edo ikas dezagun).

Jakinda denez, Barrika izena antzinatik ezagutzen dugu. 1052an emana batean agertzen da. Horregatik, eliza ez aipatu arren, urte honetan eliza bat izan behar zuen, ohitura zenez. Eliza horren laginaren bat heldu zaigu gaurko eraikinean, hau da, bere hegoaldeko horman azaltzen den leiho erromanikoa.

Leihoa ikustean pentsa daiteke Burgosen gaudela, leiho horiek han ohikoak dira eta. Hala ere, Bizkaia erdian gaude eta hemen aztarna hauek ez dira oso anitzak. Ikaragarria izan arren bere kalitatea ez da hainbestekoa, batik bat Gaztelako erromanikoarekin konparatuz. Egileak bazekien nolakoak ziren modan zeuden leihoak, baina oso trebea ez omen zen.


Leihoa oso sakona da eta hiru arkibolta ditu. Multzo osoa bolak inguratuta dago. Bola horiek XVI. mendean oso arrakastatsuak ziren eta gure monumentu askotan azaltzen zaigu. Besteak sinpleak dira. Erdikoa apaindurik gabe, zortzi bolak izan ezik. Barrukoena, txokoan, sokaz apainduta dago.

Kapitelak, tronkokonikoak edo, landareekin apainduta daude, oso eskematikoak badira ere. Ezkerreko janban  arrain bat agertzen zaigu, besteak bezala, oso eskematikoa. Eskuin aldeko kapiteletan ikerlari batzuek gizakien irudia aipatu badute ere, egia esan oso eskematikoa da, beraz, zaila da ziurtatzea.

Zutabeak, apaindurik gabe, oinetan amaitzen dira. Horietan dekorazio geometrikoa da gehiena, borobilaz, triangeluak…

Dudarik gabe, hor egon zen eliza zaharra, erromanikoa, ikustekoa izango zen. Leiho hori, nahiz eta sinplea izan, berehala gogorarazten dizkigu eredu nagusiak, alegia, Burgoskoak. Burgosen gaudela ematen digu, Bizkaia sakonean egon arren. Ikertzailearen arabera 1200 inguruan egin zen leiho hori.

Gure eskura ez dago hain zaharrak diren aztarnarik. Leiho hau, Getxoko kapitelekin eta Lemoizko Andra Mariren aztarnekin, arkitekturari dagokionez eta arteari dagokionez nabarmenetakoak dira.
Hala ere, jende gutxik daki hor daudela eta bere inguruan dagoen informazioa oso eskasa da. Une batean, norbaitek, aurreko eliza suntsituta, hartu zituen bereziak zirelakoan, baloreren bat ikusi baitzuen, orain balore horiek guztiz ahaztuta ditugu. Auskalo zer gertatuko litzateke berriro ere arriskuan balego. Norbait egongo da salbatzeko gure arbasoek egin zuten bezala?

This entry was posted in Barrika, Monumentuak and tagged , , . Bookmark the permalink.

One Response to Barrika erromanikoa

  1. Pingback: “Barrika NO tiene un amplio patrimonio histórico” | Uribe Kostaz hitz egiten

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


1 + = 10

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>