Gernika, Otxandio, Durango… Belchite, Corbera… gogoratuz

Gaur Gernikako bonbardaketa urtemuga da. Urtero bezala, egun horren gertakizunak gogoratzen dira. Urtero egiten denez, ohitura bihurtu da egun hori, eta ohitura guztiak bezala, denboraren poderioz, bere esangura askotan galtzen da, edo bere balorea murrizten da.

Ez da blog honen helburua azken guda gertatutakoa, ez behintzat kokapen geografikoagatik. Dena den, gaurko data eta azken aste santuan ikusi ditudan leku batzuek derrigorrez idatzarazi zidaten.

Euskal Herrian, oro har, bonbardaketa nagusiak oso ondo gogoratzen dira, Gernikakoaz gain, Otxandiokoa edo Durangokoa guztien memorian daude. Elkarte batzuek lan egiten dute gertakizun horiek: Gernika Gogoratuz, Ahaztuak, Aranzadi…; Durangaldean Gerediaga Elkarteak argitaratutako lanak (Jon Irazabalek idatzitakoak) oso garrantzitsuak dira han atal hori ulertzeko. Hemen, zorionez, urtero, edo noizbehinka, galtzaileak, bere hildakoak eta bere galerak gogoratzen dute urguiluz eta gogoz. Beste lekutan, ordea, hori ez da joera.

  Belchiteko erreketeen gurutzea

Aste Santuan Belchite bisitatu nuen, Zaragoza ondoan, herri berria eraiki zuten deseginaren ondoan. Mamu-herria da. Sartzeko, ate zaharretik pasatzen da, eta han beste dimentsiora bidaiatzen da. Etxe erorita, harriz betetako kaleak, fatxadak eraikinik gabe… hondamendi eta tristezia. Eliza mantentzen da zutik, era batean, bobedak eta arku batzuek galdu arren. Eliza polita eta monumentala zen dudarik gabe. Herri zaharreko ate ondoan kartel bi besterik ez daude. Batean, ofizialean, “Herri zaharra” irakur daiteke, beste azalpenik gabe. Bestean, folio bat, telefono bat dago bisitak egiteko, gidari bat nahi bada.

Belchite 10.000 biztanle ditu urtean zehar. Propaganda egin gabe, kanpainak egin gabe eta han gertatutako oroitu gabe. Esango baligu lurrikara batek desegin duela herria, guztiz sinesgarria izango litzateke. Bueno, ez hainbeste, barruan bi monumentu daude, eta guda gogoratzeko gainera. Monumentalenak, burdinazko gurutze polita eta landua, Reketeak gogoratzen ditu, beste batek falangea. Tristea da ahoz aho ezaguna den lekuak bakarrik bi monumentu horiek izatea, besteentzat ahaztuta.

Corberako Interpretazio-zentroa

Egun pasa ondoren, Corbera de Ebron egon nintzen (Tarragonan). Ebroko bataila han kokatu zen, epizentroa hain zuzen ere. Belchite bezala, herria suntsitu zuten, eta alboan egin zen herri berria. Nahiz eta Belchite bezalakoa ez izan (hunkigarriagoa da Belchite), bera ere oso adierazgarria da, hondamendi edonon ikus daiteke eta. Herri zaharrera heltzeko edonon aurki ditzakezu seinaleak. Aparkalekuan azalpen asko dago: zein herri mota zen, zer gertatu zen… Guda Zibila eta Ebroko bataila azaltzen dira. Monumentu batzuk daude, nahiko neutroak baina galtzaileen oroimena nabaria da.

Hori gutxi balitz, herrian interpretazio-zentro bat dago. Izugarria da ikusten eta azaltzen dena han. Egunero bizitzeko tresnak, militarren tresnak, egunkariak, inguruko aztarnak, bisitatzeko lekuak eta testimonioak, batez ere testimonio horiek dira deigarrienak. Bataila hori ez zen luzeegia (3 hilabete) baina orbaina asko utzi zituen hango biztanleen ariman. Horretaz gain, batailaren zehaztasun guztiak azaltzen dira, primerakoa gainera.

Corbera de Ebron trantsizioa eginda dago, Belchiten, aldiz, lan asko dago egiteko.

Hemen Gernikako bonbardaketa gogoratzen ari gara. Gogora ditzagun Otxandiokoa,  Durangokoa eta besteak, eta gogora dezagun beste herrietako jendea ere, beste leku batzuetan, askatasunagatik erailak eta hilda, oraindik ahaztuak izan arren putzuetatik atera daitezen.

This entry was posted in Sailkatugabeak and tagged , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


8 + = 14

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>