Uztailean asko hitz egin zen Getxoko Aquariumi buruz. Berriak, batez ere, El Correon agertu ziren. Bi edo hiru egunetan nahastu ziren kontuak, gestioa, historia eta udal politika. Hori egiten denean, Euskal Herrian behintzat, emaitzak ihes egitekoak dira. Aipatutako egunkariak kritikak egiten zizkion udalari, EAJri hain zuzen.
Aquarium bat ez da txantxa bat. Edozein museoa garestia bada aquarium batek dirua “erretzen du” itxita edo irekita. Arrazoia bistan dago: animalien beharrak itzelak dira. Horregatik, esatea Aquariuma galerak dituztela ez dauka zentzurik. Norbaitek uste du Kantabriako Cabarcenok etekinik sortzen duela? Karrantzako Karpinak errentagarria dela pentsa daiteke? Nork ordaindu ditu Donostiako Aquariumaren azken lanak?
Azpiegitura guzti horiek ordaindu dituzte gobernuek, diputazioek edo udalek. Gakoa ez da hori. Gakoa da nola Karpinek, Cabarcenok edo Donostiakoak itzultzen diote diru hori gizarteari.
Getxokoa ez da arrakastatsuegia, ez da handia, azpiegitura apala da, baina interesantea. Udalaren babesa ondo dago, egiten ez badu galdutzat eman daiteke (beste aipatutakoak bezala). Defizitarioegia bada, seguruenik diru gestioa hobe liteke.
Arazoa, ordea, beste bat da: Zein pertzepzioa dute getxotarrek aquarium horretaz? Existitzen da? Egia da kartel bat dagoela La Bola ondoan, beraz, pentsatu behar dugu Aquariuma benetakoa dela?
Kartela horretaz gain oso ikusezina da aquariuma. Uste dut atzean gestio-enpresa dagoela. Zer egiten du? Gestioa ez da sarrerak inprimatzea eta soldatak langileei (ziur aski ez gehiegi) ordaintzea. Gestioa da horma barruan dagoena (arrain-ontzi barruan) gizarteari erakutsi, gehiago jakin dezagun, gehiago ikus dezagun eta gehiago diberti gaitezen, alegia, kultura gehiago izateko. Hori, kasu horretan ez da betetzen. Hartzen dut Getxoberri eta inoiz ez dator aquariumi buruz zerbait, gutxi edo ezer ez du antolatzen, eta berririk, aurrekontuak izan ezik, ez du sortzen. Aquarium ez dago bizirik. Bitxia: animaliak bizirik duten instituzioa hilda dago. Getxotarrek ez dakite ezer horri buruz. Diru kontua dela esango dute baina horretaz gain idei falta edo gogo falta bistan dago.
Nire aburuz hor dago udalaren arazoa. Gestioa eman zaio enpresa bati. Ez dakit nola, ziur merezi zuela. Aitzitik, enpresa horrek oso txarto egiten du bere lana, gestionatu behar duen instituzioa lotan baitago eta ez dio ezer itzultzen gizarteari, Getxoari eta Bizkaiari horiek egin duten ahalegina. Hor dago koska. Bai udalak, bai aldundiak, bai jaurlaritza bai edozeinek lan egin behar dute aquariumaren alde, dirua jarri behar dute eta medioak; ez bakarrik materialak eta eraikinak, adituak baizik, pedagogoak, dinamizatzaileak, biologoak edo dena dela. Jakina, zelatu behar da gestioa ona dela, ekonomia-gestioa ez ezik, kultura-gestioa eta dibulgazio-gestioa ere. Oraingo aquariuma ez du ezertarako balioa, baina arazoa ez dago arrain-ontzietan, gestio-enpresan baizik eta, beraz, udal-gestioan.
Konponketa argi dago: Enpresa aldatu, ez du balio; gestioa aldatu, ez da existitzen; eta dibulgazioa, aquariumaren ekintzak eta programazioa, bultzatu. Ahaztu dirua, alkatetza zein oposizioak eta El Correok, errentagarritasuna ezinezkoa baita, dirua dagokionez jakina, gizarterako errentagarritasuna gogo kontua besterik ez baita.
Zer da hau?
Blog honetan Getxo eta inguruko herrietako (Uribe Kosta) kultura eta tokiko gaiari buruzko iritziak azaltzen dira.Blog honetan bilatu
Harpidetzak eta abar
-
Azken bidalketak
Azken iruzkinak
Atalak
- Arkeologia (8)
- Barrika (12)
- Berango (6)
- Ekitaldiak/Ekimenak (30)
- Erandio (17)
- Getxo (67)
- Gorliz (7)
- Leioa (8)
- Lemoiz (5)
- Monumentuak (35)
- Plentzia (13)
- Sailkatugabeak (49)
- Sopela (18)
- Urduliz (2)
- Uribe Kostatik kanpo (11)
Eskualdeko esteka batzuk
Etiketak
Aitxu Antzokia Argazkigintza Arkeologia Arkitektura Barrika Berango Berbatxangoa Berbots Bildu Bisita-gidatuak Egizu erakusketak Erandio Erromanikoa Euskara Gaztetxe Geologia Gerediaga Getxo Getxoko udala Getxophoto Guda zibila Historia Industria Jardunaldiak Krisia Kultur-etxea Kultura-politika Leioa Malakateak Memoria Monumentuak museo Natura Ondarea Plentzia Portu Zaharra PP PSE-PSOE Punta Begoña Sopela Sopela tokiko hedabideak ToponimiaArtxiboak
- 2013(e)ko maiatza (1)
- 2013(e)ko apirila (4)
- 2013(e)ko martxoa (3)
- 2013(e)ko otsaila (5)
- 2013(e)ko urtarrila (4)
- 2012(e)ko abendua (3)
- 2012(e)ko azaroa (4)
- 2012(e)ko urria (5)
- 2012(e)ko iraila (4)
- 2012(e)ko ekaina (3)
- 2012(e)ko maiatza (3)
- 2012(e)ko apirila (3)
- 2012(e)ko martxoa (4)
- 2012(e)ko otsaila (3)
- 2012(e)ko urtarrila (5)
- 2011(e)ko abendua (4)
- 2011(e)ko azaroa (4)
- 2011(e)ko urria (5)
- 2011(e)ko iraila (5)
- 2011(e)ko uztaila (5)
- 2011(e)ko ekaina (3)
- 2011(e)ko maiatza (4)
- 2011(e)ko apirila (4)
- 2011(e)ko martxoa (3)
- 2011(e)ko otsaila (4)
- 2011(e)ko urtarrila (5)
- 2010(e)ko abendua (3)
- 2010(e)ko azaroa (6)
- 2010(e)ko urria (5)
- 2010(e)ko iraila (4)
- 2010(e)ko uztaila (4)
- 2010(e)ko ekaina (6)
- 2010(e)ko maiatza (4)
- 2010(e)ko apirila (6)
- 2010(e)ko martxoa (7)
- 2010(e)ko otsaila (3)
Pingback: Bizkaia Zubia plaza, ondarearen ondoan baina museorik gabe | Uribe Kostaz hitz egiten