Irail polit hori!

Gustatzen zait iraila. Oso hila ona da. Egia da lana hasten dela; egia da uda amaitzen dela; eta egia ere bada gero eta laburragoak direla egunak. Aitzitik gure herrietako programazioa primerakoa da. Getxon batez ere ekitaldiz ekitaldi joan daiteke. Hasteko GetxoPhoto. Kultur ekitaldien artean hori da, dudarik gabe, interesanteenetariko bat. Argazkiz betetzen da herria, Algorta batik bat, eta erakusketaz gain beste ekitaldi paraleloak antolatzen dira.

Horretaz gain, GetxoPhotoren gizarte-eragina oso handia da. Jendea, panfleto eskuaz, argazkiak bilatzen doa kalez kale. Azalpenak, gainera, argi daude, eta argazkiak beti ez gustatu arren, komentarioa beti merezi dituzte. Zoriontzekoa ere bada Torrene esparruan muntatu dena. Sakontzeko nahi bada, bibliografia asko dago hala erakustez nola beste alboko gaiez.

Hori gutxi balitz, Folk jaialdia Areetan izan dugu. Eztabaida daitezke prezioak, baina ezin da ukatu Areetako giroa ezin hobea izan dela. Atzerriko bazkaria, bandak, eta kasetak berotzen dute Areeta-Erromoko gune handi bat, gainera giroa kutsatzen zaie beste auzoei Banderen medio.

Zer esan Porrotx & ciari buruz? Urtero etorri arren, udalak ekarritako edo Bizarra Lepoanek aurten bezala, beti arrkastatsua da. Batzuek zerrenda beltza jarrita egon arren, kasu horretan Landa alkatearen erantzuna eskertzekoa da. Guztiok gure zerrenda beltz partikularra eta gure gustuak dauzkagun arren, esparru publikoan guztiok lekua izan behar dugu.

Jarraitzen du hilabete eta Habanerak izango ditugu. Oso jaialdi arrakastatsua izan ohi da, adinekoen artean batez ere.

Amaitzeko, VII. Txalaparta Jaia egingo da azken asteburuan. Ekitaldi apala jaio zen, baina urteetan zehar gero eta sendoa izan da. Izan ere, aurten oso programa beteta eta anitza aurkezten digute antolatzaileek.

 

Nahiz eta ekitaldi guztiak udalak ez antolatu, era batean edo bestean parte hartzen du, beraz, zoriondu behar digu bai udalari abai antolatzaileek, eta eskertzen diegu, iraila hila goxoago egiteagatik

Kategoria: Getxo Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


8 + = 16

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>