Beste bat joan zaigu, orain Harino Panadera

Harino Panadero joan zaigu. Getxon zegoen industria-ondare nagusia desagertu da. Getxoko udalak baimena eman dio etxebizitzak egiteko, eta eraikina suntsitu dute.

Oraintxe bertan egiten ari den suntsipena

Egia da, eraikina, ondareari zegokionez,  oso desitxuratuta zegoela. Interbentzio asko pairatu ondoren, jatorrizko fatxada, oso esanguratsua, besterik ez zegoen, baina bere itxura mantentzen zen. Dena den garrantzitsua ez da hori, baizik eta babestuta zegoela!!!!.

Itxi bezain laster aldaketa batzuk egon ziren, eta duela urte gutxi gehiago, bulegoak egiteko. Legalak ziren aldaketa horiek. Zaila zen une horretan, eraikin bota eta etxebizitzak egin, oso lotsagabekeria izango zen eta. Aldaketak egin ondoren, nahiko desitxuratuta egon ondoren, planteatzen da bulegoak kendu eta etxebizitzak eraiki. Norbaitek pelotazo galanta emango du, lurzoru horretan ia-ia ezinezkoa baitzen etxebizitzak egitea, eta bat-batean…halijop!

Harino Panadera duela aste batzuk

PPk berehala hartu du ondarearen bandera, jakina, bota ondoren (Kontrolatu du udal-administrazioan  egindako prozedura osoa? Erraza jarri dio EAJ-PNVk.

Eraikina babestuta zegoen. Eusko Jaurlaritzak inbentariatu zuen, Euskadiko ondare inbentariatua izendatu zuen, hain zuzen ere (EHAO, 2007-7-2006). Behartuta, udalak bere katalogo zekenean ez zuen jarri, legala ez izan arren (Getxo hamaika leku daude babestuta, eta  HAPOn (PGOU) udalak 66 besterik ez du zerrendatzen.

Gogoratuko dugu Harino panadera eraikin arrazionalista zela. Bizkaian ez dago horretako gehiegi. 1933an eraiki zen eta bere lana bertan behera geratu zen 80etan.

Udalak esaten du Aldundiko baimena duela, udaleko “Plan Especial de Protección de Edificios Representativos” delako agiri bitxia eta ezezagunean sartuta duela, eta berregingo duela. Baina bota egin dute, babestuta eta guzti, erori da eta horrekin, auzoko kultura eta aberastasuna beste puntu bat.

Bistan dago Getxon, ondare aberatsa izan arren (gero eta gutxiago), ez zaiola gehiegi inori inporta, bere iraganera bizkarra ematen zaio, pertsonalitaterik gabeko lo-bizitoki aberatsa egiteko (Kontuz, iraganera bizkarra ez emateak ez du esan nahi modernitateari so egiteak, iragana eta etorkizuna osagarriak izan behar dira eta)

Gehiago ikusiko dugu. Portzierto, galdera bat: Eusko Jaurlaritzak kenduko du babesa, edo utziko du dagoen bezala, nahiz eta eraikin desagertu eta beste “gauza” berri bat egon?

Kategoria: Getxo, Monumentuak Etiketak , , , . Gorde lotura.