Erandioko udalak bisita-gidatu berriak eskaintzen dizkigu

Erandioko udala ziberbisita-gigatu berriak muntatu dizkigu. Horietan Erandioko iraganaz hitz egingo omen digute, langile-iraganaz batez ere. Hedabideek berria bitxikeriatzat hartu dute. Giza gidaria izan beharrean, ziber gidariak izango da. Horretarako, Udalak prestatu du  audiogida batzuk MP4 formatuan. Interesatuak har ditzakete  Altzagako kiroldegian, 1 € pagatu ondoren.

Izenburua oso interesantea da, ezaguna izan arren: Erandio behargina eta industriala: bertako iragana eta oraina bidaia batean. Gero eta aztarna gutxiago geratzen dira iragana horretaz, beraz, txalotzekoa da goraipatzeko edozein ekimena.

Altzagako "Etxe merkeak", industria-iraganako aztarna bat

Arazoak zein abantailak dauzka sistema horrek, baina udalak ondo antolatzen badu, eta noizbehinka promozionatzen badu, beste lanabesa bat izango dugu gure iragana ezagutzeko. Hori bai, udalak ez du ahaztu behar ekimen hori gehigarria izan behar dela, ez helburua. Honek ez du beste bat (badago) ordezkatuko, gehituko baizik. Era horretan soilik ekimen positiboa eta interesgarria izango da.

Ondo egin du udalak gaia aukeratzean. Erandioko sustraietan bere garaikide historia dago, XIX. eta XX. mendeetan, bere lehenengo erdian, batez ere. Nekazal munduan ezin da ahaztu, baina oraingo Erandio, Altzagan batik bat, aro hori funtsezkoa da.

Ikusiko dugu arrakastatsua den ala ez. Udalaren ardura da. ondo antolatzen badu, ziur aski ondo izango da. Kasu horretan, agian, ekimena horrek beste udaletan egin daiteke edo beste gairi buruz Erandion bertan.

Beste aldetik aipatzekoa da hedabideen politika kulturari dakionez. Berria azpimarratuko dute hedabide guztiek, baina ez kultura-ekimena izateagatik, teknologia berriak erabiltzeagatik baizik. Aldiz, biak dira berri-berriak, arraroak baitira biak, Udalak ondareari kasu egitea eta horretarako IKTk (TICs) erabiltzea. MP4 erabili ezean, agian ez genukeen enteratuko. Horrela gara.

Kategoria: Erandio Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


+ 7 = 10

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>