Punta Begoña: Jo ta ke Barcelo ekarri arte

Pena da. Punta Begoña berriro hedabideetan. Getxoko bazter kuttunetariko bat berriro bolo-bolo. Udalak ez du onartu Barcelorekin egindako kontratua desegitea. PPk eskatu dio, PSOEk ez du bermatu, eta EAJ-PNVren defentsa ulertezina izan da. Arregi zinegotzia entzun ondoren, ematen du ezin dela ezer egin; Barceloren eskuetan gaude, betiko gainera.

Zer esan gai honetaz!? Dena esanda dago. Udalak defendatu behar zuen gure ondarea, baina ez du egiten. Egitasmo erraldoia sortu zuen, eta Bizkaiko Foru Aldundiari baimena eskatu zion. Aldundiak, hasieran, “bai baina ez” erantzunez, uzten zuen egitasmoa aurrera joaten. Orain, egitasmoa ikasten ari da. Urte asko darama Bizkaiko Aldundiak egitasmoa aztertzen. Hori konplexua!, Biblia ote da? Arazoak omen daude: non jarriko den beira besteak beste, zutabe atzetik edo aurretik?. Berdin digu, egitasmoa betetzen bada, dena desagertuko da, eta beste gauza berri bat eraikiko dute. Barceloren hotela primerakoa izango da, baina Getxok bere kostaldeko hiri-leku  onena galduko du. Azkenean, egingo dute, oraingoa edo antzekoa, baina galeriak Getxotarrei eskutik kenduko dizkiete.

Behin eta berriro esan dugu bide ona zein zen: pasealeku bihurtu, garbitu, konpondu eta ireki jendea disfrutatzeko. Ez da beharrezkoa leku deigarri edo enblematikoa bihurtzea, dagoeneko da eta.

Bistan dago txarto dagoela, utzita hain zuzen ere, baina konpon daiteke Udalak behin eta berriro esaten digu hondakina dela, eta Labeinek esaten duela porlana deseginda dagoela. Baliteke. Dena den, porlana konpon daiteke. Bizkaian (ez Europan edo Amerikan) enpresa batzuk daude porlana zaharberritzen dutenak. Hori nobedadea. Porlanak bere bizitza du, eta askotan interbentzioa eskatzen du. Egiten da eta listo.

Pena da, ze papera udalarena! eta zer papera aldundiarena! Zertarako nahi dugu hainbeste kultura ondarearen babesleak? Inork ez du ezer esaten. Instituzioen papera argi eta garbi honela labur daiteke:

- Udalak bota nahi du.

- Aldundiak ez du ematen ez baietza ez ezetza, bueltaka dabil, eta, beraz, egiten uzten du.

- Eusko Jaurlaritzak ondarea izendatu zuen, baina… desagertu da, agian ez da existitzen, eta oraindik ez gara enteratu.

Eta Barcelo? Barcelo ez du ezer esaten, business is business, negozioa ikusten da, ordun, isilik, eta besteek lan egin diezaiotela. Agian erakunde batek Barcelori e-posta bidalketa antolatu beharko zuen, Getxoko nahia eta haserrea entzun dezan. Baina ez da ezer entzuten.  Ez dago Getxon erakunde bat horren aurrean zerbait egiteko. Ez du ematen. Getxo oso herri desmobilizatua da, politikak dena inguratzen du, baina horretaz gain kexatzeko… bakarrik poltsikoa ukitzen badu.

Punta Begoña desagertuko da, Getxo definitzeko elementu gutxi geratuko dira, bizi-toki grisa eta identitaterik gabeko bidea hartu du udalerriak. Hori bai fina, udalerria izorratzeko edozein egitasmoak ez du balio. Getxo,  Getxo da eta. Pena da.

Kategoria: Getxo Etiketak , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Punta Begoña: Jo ta ke Barcelo ekarri arte-ri

  1. Pingback: Bizkaia Zubia, karrejoa, plataforma… Getxo, ze udalerri! | Uribe Kostaz hitz egiten

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


6 + = 8


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>