Algortako Portu Zaharreko barandailak… Kafkaren Gazteluko barandailak ote?

Algortako Portu Zaharreko barandailarena ez da normala. Blog hau hasi ginenetik gai hori izan dugu beti buruan. Orain arte baztertu dugu, ez dakigu zergatik, konpondu zelakoan geundelako, agian. Baina denbora pasa ondoren auzia zegoen moduan dago, esan behar da Kafkak lanpostu bat lortu duela Getxoko udaleko ingeniaritza-hirigintza arloan.

Auzia ezagutzen ez dutenei azalduko diegu, ulergarria bada. Udalak barandailak jarri zituen Portu Zaharrean, duela 3 urte edo. Beharrezkoak ziren, dudarik gabe, auzokideei eskailerak igotzea errazten dizkiete eta. Barandailak oso ondo integra zitezkeen, bai materialaz, bai kolorez, diskretuak izan zitezkeen, hormaren kontra… leku askotan egiten den bezala. Ba ez, udalak jarri zituen artefaktuak guztiz kontrakoak dira. Aluminioz, bi altueretan eta bi aldeetan, handiak eta deigarriak. Leku batzuetan geratzen den lekua ez du betetzen ezta bere arauak ere.

Barandailaren trafikoa puntako orduan.

Zergatia ez dakigu; ez dakigu ere udalak azalpenaren bat eman duen (espero dugu ezetz, adierazezina da eta) baina Portu Zaharreko barandailak oso ezagunak dira Getxotik kanpo. Auzokideak kexatu dira, arrazoiaz eta bertako blog ezagun batean, askotan idazten da horretaz, klasiko bihurtu da.

Duela hilabete batzuk udalak esan zuen aldatu zituztela; ondo, arrepentidos quiere dios!, baina berriro erdian jarriko ditu. Auzokideek ez dute nahi eta azaldu eta konbentzitu (?) behar diote  udalari horretaz.

Hirigintza-arau guztietan irakur daiteke Portu Zaharreko baldintzak bereziak direla, bai HAPOn (PGOU) bai babesteko dekretuan (Eusko Jaurlaritzak egindakoa). Izan ere, auzokide batek leihoak aldatu nahi baditu, proiektua, hasi baino lehen, Aldundiaren Kultura Sailak onartu behar dio. Demagun auzokide batek aluminiozko leihoa jarri nahiko lukeela: Hirigintza arloko arduradunak esango lioke ezinezkoa dela, lekuaren baloreen kontrako doala eta kultura-arautegiaren guztiz kontrakoa dela. Auzokideek ondo dakite, eta ondo dago noizbehinka ezerosoa izan arren, horrela auzo polita eta esanguratsua dugu, auzokideak batzuetan izorratu behar badute ere. Horregatik ere, Portu Zaharra ez da degradatu, eta azaltzen du egoera duina arlo guztietan (ia-ia). Beraz, beharrezkoa da arauak betetzea, auzokideak zein udalak.

Orain aldatzen hasi dira, baina oraindik erdian jarri nahi dituzte, pasatzeko lekua ez egon arren. Egoskorrak dira gure administratzaileak. Ezin da azaldu, ezin baita ulertu, Algortako sky line-ean (igogailu berriak) jarri duten barandaila ez da hain potola. Imajina dezagun auzokideek barandailarekin bat etortzen diren leihoak eta ateak jarriko zituztela… ezin da ezta imajinatu ere nola izango zen Portu Zaharra. Ezin da ulertu. Kafka Getxoko udalean sartu omen da.

Kategoria: Getxo, Monumentuak, Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.