Sopelako bisita gidatuak: Burdin Gerrikoa eta Itsaso-labarrak

Propaganda asko metatzen da gure e-postetan, propaganda zaborra ez bada. Ekitaldi asko egiten dira, eta, interesanteak edo ez, askotan paso egiten dugu, postako informazioak saturatuta uzten baitigu. Hala ere, azken egunotan Sopelako udalak bonbardatu gaitu, ekimen berri batzuekin: Bi bisita gidaturen multzoak antolatu ditu: Burdin gerrikoa eta Itsaso-labarrak hain zuzen ere; oso gai interesanteak.

Barrikako flysh-a Lurraren historiako liburua

Bata zein bestea ez dira berriak, lehenengoak ehun urte bete ez badu, besteak hamaika mila urte darama gurekin. Baina berria da bere herri-garrantzia. Duela gutxi arte Burdin gerrikoa ez zen existitzen, badakizue: Gorri-separatisteen kontua zen. Azken urteotan, aldiz, Memoria Historikoaren aldarrikapenak, bere garrantzia ere agerian utzi du. Zorionez, bere aztarnak guztiz suntsituta ez direnez, puntu asko daude pedagogia zein kultura egiteko, Sopelan ere bai.

Itsaso-labarrak, ez daude oraindik modan baina geologoek askotan ohartarazten gaituzte bere garrantziaz. Ez dira beti errazak ulertzeko, baina askotan oso plastikoak eta estetikoak direnez, azalpen txiki batekin nahikoa da bere garrantzia ulertzeko. Izan ere, Uribe Kostako balore handienetariko bat da geologia-ondarea, batez ere itsaso-ertzean.

Elementu biak azaltzen digute gizaki nolakoa den, batak guda testuinguruan eta historia garaikideari dagokionez, Besteak azaltzen digu nolakoa den gure oinek zapaltzen duten lurra, nola izan da bere historia eta gurekiko lotura, ez da makala.

Bisita gidatu horiek beste gehigarri bat izango balute primerakoa izango litzateke. Adibidez, tokiko geologiari buruzko erakusketa on bat egiteko une ona da, tokik geologia, baina ez tokiko erakusketa. Eskualdeko geologia ondo saldu behar da, eta egiteko, dudarik gabe, UPV-EHUk sartuta egon behar da; horretaz gain, aurrekontu duina ere izan behar du.

Gure eskualdean Guda Zibila ere ahaztuta dago. Hemen ez zen egon Ebroko bataila, baina zerbait gertatu zen faxistak pasa aurretik, bitartean eta ostean, aitzitik, horretaz herritarrok ez dakigu ezer. Kasu honetan ere, ikusteko zer dagoen eta nola izan zen testuingurua, erakusketa bat eta hitzaldiren bat ere ondo leudeke.

Eskertzekoa da Sopelako udalak egiten ari dena, baina…, beti dago baina-ren bat. Behin eta berriro turismo bulegoak antolatzen du, ez kultura arloak. Horrek esan nahi du bertakoek turistaz mozorrotuta joan behar dutela, edo kultura turismorik gabe ez dagoela. Ohitura txarra horrek, tontakeria eman arren, ez da. Aldiz, oso esanguratsua da; esaten digu gure udalek turismorik gabe ez dutela ondarea ulertzen. Zoritxarrez, beti esaten dugunez, ondarea herritarrentzat da, eta ondoren, beti ondoren, kanpotarrek disfrutatzeko.

Dena den, aukera ona izango dugu eskualdekook gure ingurua hobeto ezagutzeko. Espero dezagun, publizitatea ona izatea eta jendeak erantzun ona ematea. Ezin dira ekimenak eskatu gure udalei, herritarrok parte hartzen ez badugu.

“Burdinezko Gerriko”-aren inguruko bisita gidatuak.
Ekainaren 11n eta 25ean, 9:00etan Urko polikiroldegiaren ondoan.
3 orduko iraupena
Prezioa: helduak 3€ eta umeak 1€
“Itsas-labarrak”-aren inguruko bisita gidatuak.
Uztailaren 3an eta 17an eta abuztuaren 14an
Sopelako turismo bulegoan (Loiola Ander deuan , 28) 11:00etan.
3 orduko iraupena
Prezioa: helduak 3€ eta umeak 1€
(aukera omen dago euskaraz egiteko talde euskalduna sortzen bada)
Izen ematea eta informazioa: turismo@sopelana.net eta 944065519


Kategoria: Monumentuak, Sopela Etiketak , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


+ 2 = 10

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>