Getxoko toponimia-ibilibideak, urtero zoriontzeko berria

Urtero bezala, toponimia modan dago Getxon. Bizarra Lepoan-ek antolatzen ditu toponimia-ibilbideak berriro martxan daude, berrituta baina espiritu bera mantenduz. Dakizuenez, Bizarra Lepoan-ek urtez urte Getxoko toponimo esanguratsuenak ezagutzeko ibilbide batzuk antolatzen ditu. Horietan, taldeak eta gidariak ibilbide baten puntu nagusiak bisitatzen dituzte eta azalpenak ematen dira horretaz.

Aurtengo dokumentazioa

Aurten, hona hemen berria, toponimia gehigarri batzuekin eskaintzen da: ondarea eta natura hain zuzen ere. Ideia ona izan da. Toponimia, hemen esan dugu askotan, oso garrantzitsua da, gurekin oso errotuta baitago. Guk gure kulturan eta gure inguruan jartzen ditugu izenak, hiru elementu horiek, gizakiak, kulturak eta lekuak, parte hartzen dute leku izenen jatorrian. Izen horietan sartuta dago gure ezagutza, gure inguruko interpretazioa eta gu garena, gehienetan orain ulertu ez arren. Oso sakona da, sakona zein iluna, baina ondare garrantzitsua. Dena den, iluntasun hori hizkuntzarekin nahasten denez -barkatuko didate nire lagun filologoek-, iluntasuna eta zailtasuna ikaragarriak izan litezke. Filologia oso garrantzitsua da eta oso polita, baina dakitenentzat. Gainontzekoek pairatzen dugu bere efektua.

Horregatik, gehigarriak oso interesanteak izan dira: entsalada gehienetan letxuga da nagusia, gatzgabeena ere bai, horregatik nahasten da hainbeste gehigarriekin. Aurtengo ibilbideak aurkitu dituzten toponimoak nahastuta daude natura eta ondarearekin, eta dena azaltzen da. Baserri baten izena azaltzen dute gidariek, bere itxura eta bere inguruko natura ere bai, aipagarriak badira. Guztiok irabazten dugu, aukera baitugu gure herriko ondarea ezagutzeko eta gure inguruko natura nabartzeko. Ezin da ahaztu, asfaltoz gain, landare eta ekosistema batzuk oraindik mantentzen direla jakiteko. Gehigarri horiekin toponimia hobeto finkatuko da gure buruan.

Horretaz gain, aldaketek eta arrakastak (txangoek eskaria handia izan omen dute) agerian uzten dute antolatzaileak bizirik daudela, eskaintza hobetzeko prest daudela eta hazten direla kantitatea zein kalitatea. Zorionak Bizarra Lepoan-i, Egizu-ri eta Getxoko udalari bere partea izateagatik (beti ez dira izango kritikak), ekintza on bati jarraitutasuna emateagatik, eta urtez urte hobekuntzak sartzeagatik.

Hala eta guztiz ere, blog hau baina bat jarri gabe ez dugu ixten inoiz. Hurrengo urtetarako, ezin da ahaztu helburua toponimia dela, entsaladaren letxuga. Bestea oso oso interesantea izan arren, ezinbesteko gehigarriak izan arren, gehigarriak dira. Bestela, turismo- edo kultura-bisita arrunt bihur litezke, eta, horretaz, asko daude gure inguruan, toponimiaz, aitzitik, gutxi.

Kategoria: Getxo Etiketak , , , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Getxoko toponimia-ibilibideak, urtero zoriontzeko berria-ri

  1. egilea: Lander

    Ona, Armando, ona!

Iruzkinak itxiak daude.