Tokikoa tokikoa soilik ez denean

Hemendik askotan defendatu dugu tokiko kontuak garrantzitsuak direla, are eta gehiago, blog osoa tokiko-bloga da, batzuetan globalean sarrera bat egin arren. Pasa den asteburuan, tokiko ekitaldi batean egon nintzen, urrun, Araban, Gesaltza-Añanan hain zuzen ere.

Gatz-paisaia ikaragarri zein orijinala da

Herri txiki horretan gatz-ustiapen historikoa egiten da. Hango baloreak bistan daude. Ustiapenak mendez mende jarraitu du ia-ia gaur arte. Horretaz gain, sortutako paisaia, Euskal herriko politenetariko bat da, industria-paisaia gainera, gatzaga industria da eta. Añanako historia lotuta dago gatzagarekin, izan ere, herriaren sorkuntzan zein gainbeheran gatzak du errua da. Sobera dago bisita merezi duela esatea.

Gatzagak ahaztuta egon dira urte asko, itsasoko gatzarekin ezin izan zen lehiatu eta, beraz, utzita geratu ziren gatz-larrainak. Une batean, norbaitek aukera ikusi zuen, eta fundazio bat sortu zen: Añanako Gatz Harana Fundazioa. Horretan herriko jendeak (gatz-larrainak pribatuak ziren) parte hartzen du. Helburuak asko izan arren, bi dira nagusiak: Gatz-larrainak berreskuratu, kultura dagokionez baloratu eta ustiatu; eta beste aldean, herria, Añana, berpiztu. Lana ez da makala eta pausoz pauso egiten da. Arazo bat, lehenengoa, herriko jendearen kontzientzia piztea izan da, beti bezala. Errenta-gabeko lana eta hondakina besterik ez ziren gatz-larrainak, iraganeko kontuak. Pentsamolde hori aldatzea izan da Fundazioko teknikoen lehendabiziko asmoa.

Horretarako ekimen asko egiten dira, nagusia pasa den asteburuan. Gatz-azoka egoteaz gain, argi eta musikako Ikuskizun bat egiten da. Horretan herriko jendeak gatzagaren historia kontatzen du. Argia eta musikagatik bakarrik bisita merezi du, argia paisai berezi horren kontra ikaragarria da eta, baina, gainera, herriko partaidetza ere ikaragarria da.

Inguru horretan jende gutxi bizi da (Gasteizen daude gehienak). Baina 800 sarrerak saldu zituzten (5€ko), guztiak,) eta beste 200ikusle errepidetik ikusi zuten ikuskizuna. Hau da, gune biztanle gehienak. Asko aldatu da gatzagaz biztanleek egiten duten balorazioa. Nabaritzen da pasadizoak kontatzen dituztenean, emozioa eta hunkigarritasuna bistan baitago. Hala eta guztiz ere, proiektuan, helburua ez da kanpoko publikoa erakartzea, ondo dagoen arren jakina. Bilatzen den publikoa tokikoa da. Antolatzaileek oso pozik daude bertako jendea ikaragarri erantzuna izan baitute. Herriko jendea orain beste modu batean baloratzen hasi da bere ingurua eta bere ondarea eta, orduan bai, kanpotarrak ekar daitezke eta gatza saldu.

Inbidia ematen zuen. Prozesua horrela da

  • Ondare elementu ahaztuta eta utzita dugu.
  • Elkarteren bat edota Instituzioaren bat berreskuratzen hasten da.
  • Halaber, herriko jendeari “konbentzitzen” zaio baloratzeko eta bereganatzeko.
  • Herriko jendeak, elkarteak eta instituzioak lotzen dira benetako egitasmo batean
  • Kanpoko jendea hurbiltzen da, eta, noizbehinka, proiektua kopiatzen da beste lekutan (kultura-kutsadura dei liteke)

Lan asko dute oraindik gatzagakoek, asko barruan, bere herrian; asko gatzagan paisai zoragarri hori berreskuratzeko; eta asko kanpoan ere, jendea erakusteko eta ikasteko . Ez dakit etorkizunak zer ekarriko dien gesaltzatarrei, baina arrakasta merezi dutela eta inbidiako kultura-proiektua dutela bistan dago.

Kategoria: Monumentuak, Uribe Kostatik kanpo Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


+ 3 = 7

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>