Uribekostako portuak eta ohiko arrantza. Josu Larrañagarekin berbatxangoa

Horrela ez zen betiko izango! Getxoko Portu Zaharra

Azken urteotan gure gizartean aldaketa handia egon bada, itsaso-ertzean izan da hori. Lehen gure bazkariak eta lanbideak sarritan itsasoan zeuden. Itsasoari beldurra galdu bezain laster, gure arbasoak aukerak besterik ez zituzten ikusten itsasoan (Erdi aroan?, Erromatarraren eragina?, edo iparreko herriek ekarritako?). Handik aurrera itsasoak eta gure herriak elkarren lotura finkoa egin zuten, apurtezina ematen zuen. Hiri nagusiek itsasadarrak aprobetxatu zituzten jartzeko. Halaber, edozein herrik, txikik zein handik, portu bat sortu zuen naturari etekina ateratzeko.

Horren ziurtagiria historia liburuetan dago, euskaldunak ezagunak izan badira, gehienetan itsasoak izan du errua. Bai arrantzan, balea edo bakailao bila Ternuan, bai XVI-XVII. mendeetako Amerikako abenturak, euskal itsasgizonak hor egon dira.

Dena den, gure gaurko portuak ez ziren horiek, kokapena bera izan zitezkeen arren, teknikak, beharrak, jakinduriak eta modak eragina handia izan dute horretaz. Ez daukate zer ikusirik gure gaurko portuak eta duela 200 urtekoek. Hormak, murruak, balizak itsasargiak eta zerbitzuak guztiz aldatu dute mendez mende.

Oinarria, aitzitik, mende horietan ez da aldatu orain duela gutxi arte, edo gutxi egin du behintzat. Itsasontzi ahul batean, gizonak sokak, amuak, sareak, belak, upelak eta arraunak metatzen ziren, eta portuetan, beti itxaroten, bere emazteak, sareetan, kontserbetan, salmentetan… guztiok, hori bai, beharra eta beldur artean.

Armintzako portuko lanak (1930)

Argazki hori mende askotan izan da egunerokoa. Paisaia aldatu da: etxe gehiago, harri gehiago, itsasontzi handiagoak… baina jendearen argazkia oso antzekoa izan da, oso mugiezina. Hala ere, aldaketa sakona, erraldoia, azken urteotan izan da. Itsasoa aisiarako da eta ez bizitzeko. Kostaldean bizi garen arren, itsasoari begiratzen diogu ia-ia solik disfrutatzeko (ze aldaketa!: bizirautetik disfrutatzera) Arrantza egiten badugu, kirol-arrantza da, itsasontzi hartzen badugu ez da komertzio egiteko, kirol nabigazioa bazik… mila adibide jar litezke.

Horren ondorioz, gure itsaso-kultura galtzen da erremediorik gabe; lehen aipatu dugun argazkia desagertu da, eta horrekin gure kulturatik ihes egiten da. Ez dakit tristea den ala ez, naturala da, munduko gauzak aldatzen dira, baita kulturak ere. Askotan tradizio asko “de toda la vida” direla esaten dugu, eta “de toda la vida” hori belaunaldi eskasa bat besterik ez da. Tristezia baino nostalgia ematen digu galera hori.

Zorionez, liburuak daude kultura hori biltzeko, eta liburutik atzera ikerketak egiten duten pertsonak. Gure inguruan Plentziako Plazentia Butron museoak (eta David Krestelo bere buruan) oso lan handia egiten du, bai ikerketan bai itsaso-kultura dibulgazioan. Horretaz gain, Josu Larrañaga ere, eskualdeko mendebaldean, bere lana egiten du itsaso eta arrantzako tradizioei dagokienez. Elkarrizketetan eta artxiboetan informazio hartuz gure lehengo (beraz oraingoa ere) itsaso-munduko mosaikoa betetzen du.

Jakiteak gizarteratu gabe zentzurik ez duenez, Getxoko Egizu eta Sopelako Aitxu!-k txango bat antolatu dute gure portuetatik. Gidaria Josu Larrañaga izango da, eta berak azalduko dizkigu gure portuetako zehaztasunak, arrantzari dagokionez batez ere. Bisitan Armintza, Plentzia eta Getxoko portuetara joango gara, autobusez, erosoagoa izateko. Igandeko goizean ibilbide majoa eta interesantea egingo dugu: informazioa esteka honetan dago.

Bi helburu betetzen dira horrela, alde batetik gure inguruko ezagutza handituko eta transmitituko dugu; bestetik, eta ez da makala, euskaraz egiteko aktibitate bat gehiago sortzen da. Aktibitate gutxi antolatzen dira euskaraz gure herrietan, batez ere helduentzat.

Euskaldun gutxi dago? Edota euskaldunei ez zaie kultura gustatu? Dakigunez, ez bata ez bestea. Edozein modutan, aukera on bat ematen digute Egizuk eta AItxu!-k, eta aprobetxatu beharko genuke. Anima gaitezen, eta gehiago opa diezagutela.

Tfnoa eta informazioa (Egizu: 619 935 541 Aitxu!: 674 829 618)

Kategoria: Getxo, Lemoiz, Plentzia Etiketak , , , , , . Gorde lotura.