Azkenean proposamen serio bat: Printze gazteluari buruz PSEk aurkeztutako mozioa

Pasu honetan PSEk izango da Getxoko kultura ondareko babes nagusia (bakarra). Bere blogean irakurri dut plan bat duela Printze gaztelurako. Ez da makala. Norbaitek beretaz akordatzen da eta. Interpretazio-Zentro bihurtuko litzateke gaztelua, itsaslabarreko interpretazio-zentroa hain zuzen.

Bere blogean, Olentzaro gutuna (edo Errege Maguaena nahiago badute) azaltzen da, zehaztasun askorekin gainera. Olentzerorako gutuna bai, baina gutuna eta eskaera; Olentzarok horretako bat ekarriko baligu…

Tronera eta kanoia

Itsaslabarrak interpretazio zentroa merezi du, dudarik gabe. Gipuzkoakoa urrun dago (Zumaian), eta Bizkaian ere badago flysha eta geologia-arloko beste elementu interesgarri batzuk, horietako asko sozializatzeko ezinbestekoak. Eztabaidagarriagoa izango litzateke horren kokapena: Getxon edo Barrikan? (azken finean Barrika da geologiaren hiriburua, gure inguruan). Ez gara sartuko horretan.

Jakinda denez, proposamenak proposamenak dira, proposamenetik errealitatera lana handia dago: proiektua erredaktatu behar da. Proiektuan gazteluaren beharrak aztertu behar dira, nahi dugunaren aukerak eta bata eta bestea bateragarriak badira, besteak beste. Proiektua agian ez da bideragarri, eta gaztelua desitxura lezake… auskalo, bueltak eman behar zaizkio hori egiteko, eta aukera asko aztertu behar dira.

Hegoaldeko tronera

Itsaslabarrez gain, Ideien artean sozialistek aipatzen dute Bilboko edo Bizkaiko defentsaren erakusketa-edo… interesantea ere eta posiblea.

Amaitzeko bizikletak, ibilbideak eta abar ere sartzen dira. Berriro interesantea eta posiblea. Hala ere, lehenengo aztertu behar dira aukera horiek, banan-banan eta gazteluarekin batera (Batak ezin du bestea izorratu). Ostalaritza ere aipatzen da, bale, Euskadin tabernarik gabe ez gara ezer, onartuko dugu, baina, mesedez, marjinala izan behar da, eta ez proiektuaren ardatz nagusia (Getxoko ohiko gaixotasuna larria da ondareari dagokionez: Gaztelua, Aixerrota, Igeretxe, Punta Begoña…, beti “tabernari” bat dago sartuta)

Sozialisten blogak amaitzen du turismoz eta bisitariaz hitz egiten. Vade retro. Askotan idatzi dudanez hemen, turistak gorrotatzen ditut (multzotzat hartuta, jakina). Onura gutxi eta gutxiengo baterako ekartzen dute; hala ere, bere izenean gure ondare eta gure bizmodua guztiz aldatzen da (dugu). Ahatz ditzagun turistak eta hiritarrei begira diezaiegun. Gazteluaren kokapena ezin hobea da, beraz, pertsona asko (getxotarrak zein alboko herritarrak) sartuko lirateke, barrukoa erakargarria bada. (Orain ere hondakinean sartzen dira asko)

PSEren proposamenaren onura nagusia, dudarik gabe mahai gainean gaztelua jartzea eta horri buruzko pentsatzea da; ez da gutxi, batez ere zentzugabekeriak ez baitira esaten. Ideiak ondo daude, baina orain, proiektu sakona eta erreala egin behar da. EZ ARKITEKTURAREN PROIEKTUA soilik, HISTORIA ETA KULTURAren adituak ere parte hartu behar dute (arkeologia-lanak eginda daude: lehen pausua). Eta kontuz, agian kokapen horretan, gazteluan, ez da posiblea proposamenak gauzatzea. Izan ere, gazteluaren mugak oztopo izan litezke beste proiektuak aurrera emateko.

Horretaz gain, gazteluaren beharrak bistan daude, Zentro hori egiten bada ala ez, gazteluak premiako interbentzioa behar du. Berreskuratu behar da, eta mantendu behar da, gure ondareari dagokionez udaleko utzikeria-ikurra ez izatea (gehiago). Horretarako, proiektu erraldoia ez da behar. Hondakina da eta, sarritan, hobeto mantentzen dira hondakinak, eraikinak baino: mantendu barrukoa garbia, lorategi bezala; hormak kontsolidatu, aditu batekin; eta atea ireki goizean, eta itxi arratsaldean. Bitartean azter dezagun PSEk proposatzen duena, interesantea da eta.

Laburbilduz, gustatzen zaigu kontua. Espero dezagun proposamena aurrera ez ateratzea, baina berak proiektuaren erredakzioa bultzatzea (hori izango da ideia). Horrekin lana itzela legoke, baina emankorra.

Kategoria: Getxo, Monumentuak Etiketak , , , , . Gorde lotura.