Bizkaia Zubia plaza, ondarearen ondoan baina museorik gabe

Duela asko horretaz idatzi zuen Getxoko alkateak bere blogean, baina oraindik ikusten dudanez nire iGoogle-n, ezin dut ezer esan gabe geratu.  Blog horretan, euskarazko blogean, Bizkaia Zubia plazari buruz hitz egiten du Landak. Plaza horren kontra auzokide batzuek, eta alderdi  oportunistaren batek ere bai, kanpaina itzela egin zuten hauteskunde baino lehen. Alkateak, ordea,  ez omen zuen nabaritu, eta plaza amaitu zen zarata gehiagorik gabe.

Plaza berria (argazkia:www. Getxo.net)

Plaza ondo dagoela bistan dago, lehen baino hobeto, dudarik gabe. Eztabaida daiteke horrela edo hala nahiago dugun, baina ondo dago. Gorriak pasatu zituen alkateak plaza honekin. Auzokideak kexaka zeuden hedabideetan zein kaleetan, manifestazioak eta guzti egon ziren. Denborak arrazoia eman dio udalari, eta kexek beste asmoa zutela agerian utzi du hauteskunde ondorengo isilak .

Hori esanda, kontua da egitasmo edo lana hori defendatzeko ez dela behar gehiegikeriak esan. Karrejo polemikori buruz esaten ez badizute ezer, ez zara enteratzen. Teoriak esaten du karrejoa hori idien oroigarria zela, ez dakit noizko idiak. Zorionez idiek ez dute ikusiko, eta ez dute bozkatuko hurrengo hauteskundeetan, oroigarri hori ez da inolako ikusten eta.

Beste aldetik, eta hemen dago nire ustez alkatearen akatsa, aipatzen du museo dela, aire libreko museoa hain zuzen ere. Hori ez da egia. Ez da museo bat, eta ez da ere musealizazio bat. Hor jarri diren zubiko piezak hiri altzariak besterik ez dira. Gehienak (guztiak) gurpilak dira. Ez dakigu zertarako, ez dakigu zergatik, ez dakigu noiz… ez dakigu ezer. Museoa, alkate jauna, ez da pieza zahar batzuk leku berean metatzea, hori txatartegia da. Hor ez da egiten ahalegin bat ere erakusteko makinariaren funtzionamendua, zubiaren eboluzioa edo denboran zehar egindako aldaketak. Ez dago diskurtso museografiko, eta ez dago ezer, polita jartzeko asmoa, besterik ez.

Getxon ez dago museorik, antzekoena aquariuma (1) da, eta horretaz  hitz egin genuen beste post batean. Plaza ondo geratu da, eta eskulturak, gurpilak eta abar, polita geratzen dira, ez dakigu nongoa den baina ondo dago, hori bai museoarena… sobera dago. Azkenean beste gune zabal bat irabazi dute auzokideek , eta kito.

(1) Erdi hilda dagoen  Aquariumen web-a oraindik erderaz besterik ez dago.

Kategoria: Getxo Etiketak , , , . Gorde lotura.