Fraga, memoria eta historia; kultura ez izan arren.

Historia irabazleek idazten dutela inoiz baino argiagoa da. Fraga hil da. Nire belaunaldirako Fraga Gasteizkoa da, Montejurrakoa da, eta “la calle es mía” esan eta bete zuena da. Gero Galiziako presidente bihurtu zen. Bai, autonomiaren kontra jo zuena bat-batean autonomia historikoaren presidentea zen, eta galiziera  eta guzti erabili zuen! Damutua? Ez. Egokitua. Gauza asko izan zen, tuntuna, aitzitik, inoiz ez.

Fraga bere saltsan

Beti uste dugu gure mundua benetakoa dela, eta guk ikusten duguna errealitatea dela; sentitzen duguna benetakoa dela; egia; eta kolektibitatearena denean, historia.
Hala ere, ez da horrela. Guk pentsatzen duguna, gure pentsamendua besterik ez da. Herri txikiek uste dute pentsatzen dutena errealitatea dela. Historia izan liteke komunitate horren barruan, baina batzuetan, gehienetan, oso eragin gutxi du munduan. Leihoa irekitzen dugun bakoitzean, kanpoko kiratsak betetzen du gure etxea.
Horrela gertatzen da, tamalez, Fragarekin. Goizean irakurri dut Espainiako prentsa. Negargarria da. Heroi eta primerako estatista da eskumako prentsarako (Interekonomiak doluminaz programazioan musika besterik ez du jarriko?). Normala da.  Faxista zen, eta eskumak beti nahasi du ondo muturra eta arina dena. Eskerreko (?) hedabideak, ordea, oso neutroak dira, depresiora eraman naute. Públicok, El Paisek, Ser irratiak… eztabaidagarrikoa  zela, gehienez jota, esaten dute.
Euskal Herriko prentsa (Berria, Gara, Deia, baita Kataluniakoa ere espero dut) irakurri behar da beste pertsonaia aurkitzeko: Nik gogoratzen dudan frankista hain zuzen ere.
Horrela ikusita, hogei urte barru, Fraga demokraziaren historian kokatuta egongo da, Konstituzioaren eta demokraziaren aita, funtsezkoa ulertzeko trantsizioa eta abar. Bitartean, inork ez ditu gogoratuko Gasteizkoa hildakoen izenak, Montejurra gertakizuna eta noren zen kalea. Zorte badugu, Euskal Herrian batzuen semeek gogoratuko dute aiton-amonek eta gurasoek faxista zela kontatu zieten, eta faxista gehienak bezala ohean hil zela. Historia kabroia da.
[Posta hau ez dauka zer ikusirik gure blogekin, edo bai, berdin dit. Terapeutikoa da. Idatzita dago depresioa gainditzeko. Oraindik harrituta bainago. Zineman ez bezala, errealitatean gaiztoek baita memoria ere irabazten omen dute. Zin egiten dut, hurrengo astean kultura-gunera itzuliko gara.]

This entry was posted in Sailkatugabeak, Uribe Kostatik kanpo and tagged . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


+ 5 = 9

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>