Getxoko Malakateak: zerbait egiteko zain.

PSEk mozio bat aurkeztu du udaleko bilkuran. Horretan eskatzen zaio udalari aintzat hartzeko ondareko elementu berezi batzuk: Malakateak, Printze gaztelua, Punta Begoña eta Txurruka monumentua. Non sinatu behar da? Eskaera eskerrekoa da, izan ere PSEk berriro hartzen du gure udaleko ondareko bandera.

Ollarretxeko malakatea, sastrakak "ondo" babestua

Malakateak nahiko umilak dira. Ez digute azaltzen sekulako arkitektura, txikiak dira, horregatik, agian, guregan heldu dira. Hala ere, ingeniaritza lagin zoragarria da, hori bai, zoratzeko kontatu behar digute zer ziren. Duela gutxi UK aldizkariak atera zuen hori buruzko artikulu bat: Zer diren txabolatxo horiek? zen titulua, eta egia da, txabolatxoak dira UK 30ean Mentxakak egin zuen argazki erabateko erreportajea).

XX. mendean Bilbo, gainontzeko hiri handiak bezala, higiene arazo larriak zituen: euria, etxeetako ur zikina, kaka-lekuak.. kalean biltzen ziren, eta itsasadarrean amaitzen ziren. Horren ondorioz, kolera, tifusa eta halako gaixotasunak ohikoak ziren. Kontuan hartu behar dugu urte horietan etorkinek populazioa biderkatzen zutela urtez urte, hiria gainditzeko arte. Arazoa konpontzeko Bilboko udalak ideia-lehiaketa bat antolatu zuen eta Recaredo de Uhagonek irabazi zuen. Ideia erraza zein berria zen: ur beltza guztiak bilduko ziren eta ponpaz medio itsasora bidaliko ziren. Ponpa-etxea Elorrietan dago oraindik, eta handik tutu batetik Tunel-bokara eramaten zen. Getxoko sakontasuna handia zen, beraz sistema ikusteko, konpontzeko eta abarretako erregistro batzuk egiten ziren (oraingo estaldurak bezala). Erregistroko goiko partean etxetxo horiek daude.

Elorrietako ponpa-etxea

Sistema lan egiten hasi zen 1900 inguruan (1895 hasi ziren lanak). Bere onurak berehala nabaritu ziren, gaixotasunaren eragina nabarmen jaitsi zen eta. Guda zibilerako itxia geratu zen, eta beste sistema batzuek ere lagundu zuten. Hala ere, duela gutxi arte bere tutu batzuk integratuta zeuden Getxoko saneamenduan.

Ez naiz luzatuko. UK aldizkariko artikuluan informazio gehiago dago, baina kontuan hartu behar dugu Elorrietako Ponpa-etxea, eta bere malakateak, ingeniaritzako puntako lan zen bere garaian. Izan ere, beste leku askok kopiatu zuten ideia. Oraindik geratzen diren malakateak eta azpiegiturak babestea derrigorrezkoa dela ematen du. Baina ez, babestuta baitaude Euskadiko ondare nagusien artean izenduta dago, orain utzita egon arren.

Nire lagun batek behin esan zidan sozialistekin kultura ondarea utziagoa egongo dela, ezkerrei ohikoa eta zaharra ez zaielako gustatzen eta. Eskuinak, ordea, tradizionalistak direnez betiko eta ohikoa bere gustukoa da, antza. Ideologia hutsari dagokionez, egia zen nire lagunaren esana. Mundua, ordea, aldatzen ari da, hortaz, zena ez da, eta dena ez zen. Horregatik, ezkerreko papera (Bildu eta PSE) udalean Herriko ondarea babestea izan behar da: bai ideologia, bai kultura, bai gizarte-baloreak. Kontraesana historikoa bide da, baina historia garraiobide bat da, horretan guztiok goaz, eta oraingo gidariari etekina eta dirua besterik ez zaio inporta. Horregatik, guztiok parte hartu behar dugu ondo gidatzeko eta guk nahi duguneko geltokira heltzeko, bestela, jai dugu guk eta gure ondareak. Baina hori beste une baterako utziko dugu, bitartean, ikusiko dugu mozioaren emaitza praktikoa, bada.

Kategoria: Getxo, Monumentuak Etiketak , , , , , . Gorde lotura.