Etnobotanika, gure kulturaren zati bat azalduta, berbatxango bati esker

Berbatxangoak amaitu dira. Azken biek Sopelako errotak eta Etnobotanika izan dute gaia. Lehengoan, herri horretako zeuden (dagon) errota asko ezagutu genituen. Bigarrena, ustekabea izan zen. Berbots-ek antolatuta, Etnobotanika zuen izenburua. Hizlaria Gorka Menendez Baceta izan zen, Ingurumen Zientzietan lizentziatua eta galdakaoztarra; aditua zein komunikatzaile ona.

Hasteko, aitortu behar dut landareen kontuak ez zaizkidala batere gustatzen, plater batean ez badaude. Gainera, askotan, frikiz beteta daude gai horren inguruko bilerak, baita  ilunpeko zientziaz eta sasi-tradizioaz ere.

Aitzitik, aurreiritzi horiek hasieratik uxatu zituen hizlariak. Landare mundua ondo ezagutzen zuela agerian jarri zuen, baina etno edukia ere uneoro egon zen bere hizketan. Gauza interesgarri asko entzun genituen, batzuk ezagunak, beste batzuk ez hainbeste, baina guztiak egokiak diskurtsoan, eta interesanteak. Gure kultura ere, guztiak bezalakoa, izaki bizia dela, tradizioaren mugikortasuna, eduki magikoak, arrazoi zientifikoak, eta sineskeriak… elementu asko eta interesanteak sortu ziren. Batzuek oharrak hartu zituzten, belarraren erabilpenak ikasteko bide zen. Hala ere, hori ez zen izan garrantzitsuena. Adituak transmititu zizkigun kultura zahar baten elementu ezezagunak, ez da makala; eta ez bakarrik landare batzuen propietateak edo sasi-propietateak. Kasu honetan axola behar digu erramua (Laurus nobilis) tentsiorako ona den edo pilulak hartu behar ditugun.

Asko gustatu zitzaidan hizlariaren sineskeria eta zientziaren arteko oreka diskurtsoan, “enpiriko hitza erabili zuen azaltzeko belarra baten benetako eraginak, magiaren kontra jartzeko; eta, askotan, “nik ez nuke egingo” entzun genion. Hor dago diskurtso zientifikoa eta sineskeriaren arteko muga. Askotan botanika oso bereiztuta dago: edo botanika hutsa, edo etnografia hutsa edo sineskeria hutsa. Hor ere, beste leku askotan bezala, oreka ez da beti ikusten.

Eguraldi ona egin zuen. Ibilaldia  Unben, Akerlandan, amaitu genuen. Hor edabe eta pomada batzuk egin zituen hizlariak. Landareez egindako erritual zahar bat ere azaldu zigun. Bitartean, jendea paseatzen zen, eta hor zegoen talde handi bat euskaraz egindako azalpenak entzuten. Pentsatu nuen nik: batzuetan ekintza xumeek zer garrantzia duten, batez ere “besteek” ikusten badute, kalean, normaltasunez, euskara kaleratzen dute eta.

Berbatxangoak amaitu dira, ziklo honetako behintzat. Espero dezagun datorren urtean, udazkenean, Berbots, Egizu eta Aitxuk berriro antolatzea, merezi du eta, ikuspuntu askotatik gainera.

Kategoria: Ekitaldiak/Ekimenak, Erandio, Getxo, Sopela Etiketak , , , , . Gorde lotura.