Batzuetan, Interneteko zaborra artean harri-bitxi batek erakusten digu sarea balio duela, jakina. Duela egun batzuk Memorias de Getxo blogean agertu zen frankismoak errepresialatutako emakume bat. Beti pentsatu badugu Memoria ezinbestekoa dela, Post horrek, eta bere antzekoak, azpimarratzen digute behar hori.
Blogak kasu bati izena eta aurpegia jartzen dio: Getxoko Rosario Larrinaga andereñoa. Gerra ostean “galdu” zuen titulua, hau da, depuratu zuten, hainbat eta hainbat bezala, frankismoaren ideiak ez izateagatik. Helegite bat jarri zuen, eta, jakina, galdu zuen.
1970an, ia 40 urte ondoren, berriro saiatu zen lapurtutakoa berreskuratzen, eta berriro ukatu zioten heleegitea, arrazoiak argiagoak ezin ziren izan:
“…revela que persiste en sus sentimientos politicos anteriores, contrarios a los principios fundamentales del movimiento y a las leyes del reino…..”, “…por lo que debe mantenerse la sancion de separación del servicio….”.
Rosario Larrinaga bizitza osoa izan zen errepresialatua, bizitza osoa zigortuta. Nahiz eta helegitea jarri, ezin izan zuen bere lanpostua berreskuratu, Klaseak eman zituen, baina era pribatuan. Eskola, andereño gisa, 24 urte bete ostean ez zuen berriro zapaldu. Rosario Larrinaga hil zen, frankismoak zigortuta. Bere bizitza osoa markatu zuten frankistek.
Horregatik, gustura irakurri dugu (ohi baino gehiago) Memorias de Getxok jarritako posta. Honen bezalako egon behar zen blog bana, errpresialatuen bizitza eta kasua ezagutzeko eta haiek beraiek omentzeko. Zoritxarrez, ez dago guztientzako lekurik ez dago hainbeste blog eta hainbeste post. Horregatik Memoriako lan eta ekintza guztiak babestu eta bultzatu behar dira, Rosario Larrinaga bezalako kasuak ezagutzeko eta oroitzeko. Justizia egongo balitz, areketatik gorpuak ateratzea zailtzen dutenek eta Memoriaren kontra jotzen dutenek, legez kanpo egon behar ziren. Hori bai, Justizia balego.

