Getxo, beti bezala kontatuko dizute, ondo kontatuta egon arren

Getxoko udalak, ohikoa denez, Getxo, inoiz kontatu ez dizuten moduan izenburupean bisita gidatuak hasiko ditu. (Getxo, como nunca te lo han contado. Ez zegoen euskaraz beste titulu bat jartzeko? Erakargarriagoa?, bistan dago itzulpen zuzena dela). Askotan esaten dugun bezala, kultura ondareko edozein ekimenari ongi etorria ematen digu. Beraz, pozten gara eta espero dugu arrakastatsua izatea.

Hala ere, Getxon egiten dituzten ondareko ekimenek beti arazo bera dute: turismorako eginda daude. Ez dugu galdetuko zer zenbaki duten ekintza hauek, hau da, parte-hartzaileak, hizkuntzak eta jatorriak. Ez dugu egingo ez interesantea ez izateagatik, oso da eta. Ez dugu egingo kulturan zenbakiak izurrite bihurtu baitira, batez ere une honetan. Ekitaldia gazteleraz egingo da, eskatzen bada, gainera, euskaraz eta ingelesaz ere eskaintzen da, hortaz, bezero nagusiak, edo Espainiakoak dira, edo hegoamerikarrak. Nik, ikusi barik, esango nuke jatorria, turista galduaren bat izan ezik, bizkaitarra izango dela. Horiei udalak dei diezaguke turista, baina ni Portugaletera noanean, gehienez jota bisitaria naiz, ez turista. Portugaleteko kultura eskaintza askotan aprobetxatzen dut, alboko herrikoa izanez. Turista naiz? Bisitaria? Ez, baina gure inguruko kulturarekin disfrutatzen dut, jarrilleroek bezala.

Horregatik, udalak eskaintzen diguna kultura da, eta kito. Getxotarrek disfruta dezagun, eta bizkaitarrok disfruta dezagun, Ingalaterrako batek ere nahi badu, onartuta dago; askoz gehiago, euskaldunaren batek parte hartu nahi badu, bere lagunei joateko konbentzitzen badie, ere bai.

Ikaragarriak izan beharko lirateke zenbakiak turismoko ekintzak direla konbentzi diezadaten. Udalak berak badaki, hortaz, prentsa oharrean esaten du herritarrek ezagutzeko ere badirela.

Horren harian, beste arazo batzuk sortzen dira: gaiak eta formatuak. Formatuen inguruan, jakina, ez dago ezer sobran, formatu guztiek bere grazia dute. Aitzitik, errepikatuta daudenez, beste formaturen bat gehi liteke, erakusketak, adibidez; gure herrian Amoroton adina egiten dira eta (herriko margolarien doako erakusketak eta betiko argazki zaharrak beste testuinguruan daude).

Gaiak ere, oso interesgarriak izan arren, betikoak dira, eta ondo legoke, zerbait gehitzea edo aldatzea, Getxon aukerak itzelak dira eta.

Amaitzeko, saiatuko naiz euskal talde bat eratzen, eta hitzordua eskatzen, euskaraz egiteko; badaezpada, gazteleraz egiteko apuntatuta nagoen arren, aukera ez galtzeko. Ay!, euskarazko ekintzak… nire koinatak esaten duen bezala: ¡¡¡Qué dificil!!!  Gai honetan udalarekin kritikoa naizen arren, errudun bakarra ez da, herritarrak gutxi joaten badira gazteleraz, euskaraz antzekoa, eta zenbakiak… Dena den, ahalegin txiki batekin, ziur nago euskarazko eskaintza hobetu litekeela. Adibidez, jubilatuei zuzenean eskaintzen badie, zergatik ez die eskaintzen euskara edo euskaraz lan egiten duten erakundeei.

Zaharrak berri. Pena da, udalak beste arlo batzuetan asko zaintzen baitu euskara. Turistentzat zuzenduta  egoteagatik izango da?

This entry was posted in Ekitaldiak/Ekimenak, Getxo, Sailkatugabeak and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


+ 3 = 9

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>