Gotzon Elortza euskal zinemagile joan zaigu, bere lana ez

Berriak banatutako DVDaren azala.

Dakigunez, Gotzon Elortza zinegilea zendu da. Elortzak izan zuen bere lekua blog honetan, Euskadiko Filmategia bere lana argitaratu eta Berriak banatu zuenenean. Ez zen kasualitatea, Elortzak gure kultura modernoan leku berezi bat du eta.

 Kultura guztiak bere erreferenteak behar dituzte, eta erreferente horiek kultura horren testuinguruan baloratu behar dira, kanpotik, askotan, zentzua galtzen da eta. Ezin dugu izan kultura arlo bat landu gabe, modernoa zein betikoa, gerta liteke, baina, horrela bada, hizkuntzak eta kultura horrek defizita bat dauka. Zinematografiak, kultura-atala modernoa izan arren, badu bere tradizioa, beraz, bere erreferenteak, edo izan behar luke. Gure kasuan Elortzak eman zizkigun erreferente horiek.

 Ondo ulertzen da beste arlotan, inork ez du irakurtzen Mio Cid poema gaur, behartuta ez badago, edo aditua ez bada. Baina Espainiako literaturako oinarri bat da, lan hori eta beste batzuk ikasten dira funtsezkoak baitira Espainiako kulturan eta tradizioan. Gure Etxepareren poemak, Linguae vasconum primitiae-k, mende batzuk ondoren funtzio berbera egiten du. Bi kasuetan zaharrak dira, zailak ulertzeko, baina euren kulturatan oinarriak eta ardatzak.

 Halaber, Elortzak egindako dokumentalak zaharrak dira, zinema-hizkuntza ere zaharra egiten zaigu, eta zuri-beltzez filmatuta; Hala eta guztiz ere, funtsezkoak dira gure zinema-kulturan. Egun, une gozoa bizi du gure zinema dokumentalak. Harribitxiak egiten dira: jorratutako gaiak, profesionalak, teknikak eta emaitzak itzelak dira. Dokumentala horien lehenengo urratsak, ordea, Elortzaren lanean izango dira beti. Horregatik, Euskal zinemaren historia liburuetan, dokumentalari dagokionez, Elortzaren lanarekin hasi behar dira.

 Euskadiko Filmategiak berreskuratu zuen bere lana, eta Berria egunkaria oso adi egon zen gure eskura jartzeko. Horri dagokionez, zoriontsua izango da Elortza, bere lana ez dela batere galdu ikustean; alderantziz, ondo argitaratu eta zabaldu da, azken finean, hori da zinemagile baten lehen helburua.

 Eskerrik asko, Elortza.

This entry was posted in Ekitaldiak/Ekimenak and tagged , , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


+ 3 = 6

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>