Berriro hasteko, Memoria eginez

Oporrek funtzio asko dituzte; horien artean, dudarik gabe, nagusietariko bat gauza berriak eta ezohikoak ikustea da. Aurten azpimarratu nahi ditugu hauetako bi . Bata oso ezaguna da, bestea ez hainbeste, baina biak azpimarratzekoak dira.

Hildakoen orimena, Frantzian.

Poloniako hegoaldean, Krakow ondoan, Oswicem dago. Herri honetan, naziek kontzentrazio-kanpo bi jarri zituzten, hauek dira, Austwitch eta Bikernau. Lekuek, ezagunak izan arren, bisitaria harritzen dute. Hango zentzazioak asko dira, eta nahasten dira: tristezia, gorrotoa, beldurra, nazka… Testigantzek, lekuek, aztarnek, eta museoaren diskurtsoak benetako infernuan sartzen dituzte hamaika bisitariak urtero.

Hasieratik, esan behar da lekua bisitatu beharko genukeela guztiok, jakiteko noraino heltzeko gai garen, ulertzeko zer den faszismoa eta barneratzeko zer beharrak diren elkartasuna eta memoria. 10ak arte bisita librea da, ondoren, gidatua, hizkuntz askotan, guk gazteleraz egin genuen. Gure (oso ona) Kolonbiako gidariak esan zigunez, munduko hilerri handiena da, izan ere, naziek errautsak sakabanatu zituzten landetatik, aproposa, ezin baitziren hainbeste errautsa kudeatu.

Hala ere, nahiz eta bisita batekin nahikoa izan  hamaika artikulu egiteko, gure asmoa ez da hori, . Memoria monumentua azpimarratu baizik. Guda amaitu zenean, korronte bi egon ei ziren: bat kanpo horiek hondatzeko, bestea, eraildakoen monumentu bihurtzeko. Preso ohiek bisitatu zituzten instalazioak bere mantenamendua aldarrikatzeko. Orain, Poloniako nazio-monumentu nagusia da, Poloniar asko erail zituzten han, intelektualak, irakasleak, artistak, juduak , ezkertiarrak… Polonia suntsitu nahi zuten eta, aitzitik, orain Poloniako ikur nazionala da. Oroimena eta memoriako monumentu bihurtu da, eraildakoen aldeko Memoriako monumentua.

Herri honetan, falangekoak baino ez ziren hiltzen?

Frantziako iparraldean, Verdun inguruan, Lehenengo Munduko Gudan inoiz baino hildako gehiago egon ziren; Guda Handia deitu zioten. Frantziar eta Alemaniar gazte asko hil zuten han. Frantziak gorpuak bildu zituen, lurperatu eta hilobietan izenak jarri zituen. Hilerri asko sortu ziren, zainduak eta kudeatuak, garbiak eta, zergatik ez, hilerri politak; kristauak gurutzez, juduak izarraz eta musulmanak bere ohiko ikurrez. Memoria eta oroimena berriro: duintasuna. Gurutze artean, Salaberryren bat eta beste euskaldunak ere ikusi genituen. Horiek Gorka Knorkek kantatu zuen abestia gogorarazi zidan: Mort pour la patrie: Nora zoaz eskual semea

Asko komentatzeko, baina ez da lekua, Frantziak memoria lantzen duela besterik ez dugu esango. Frantzia eta Poloniak, estatuak, gudak, nazioak… memoria kontzeptuan idei asko biltzen dira, baina justizia eta duintasuna dira nagusiak.

Zer egin! Oporrak amaitzen dira, esnatu gara eta Kantabriatik pasatzen gara: Mola kalea, Generalísimo, Victoria, Monumento a los caidos (batzuei, besteei ez) eta abar. Euskal Herrian, memoria bipolarra dugu. Alde batetik, ahalegin handia egin dugu batzuk ahazteko: kale izendegia nahiko garbi dago, monumentu gehienak desagertu dira, eta geratzen direnak, agian, gogora dezagun ere baliagarriak dira. Ez dugu ahaztu Mola kolpista, baina goraipatzeari utzi diogu. Poztekoa da. Hala eta guztiz ere, asko dago egiteko bigarren partea ia-ia ukitzeke dago eta. Gogoratu  behar ditugu asko eta asko: gudan hil zirenak, diktadurak hil zituztenak, eta bietan zapaldu zituztenak, Asko dago egiteko. Gutxi egin da eta, txarrena, beti , hiritarrek, elkarteek… non dago estatua? Non publikoa? Non justizia?

Amaitu dira oporrak. Ah! Zer urrun dagoen Polonia!!

Kategoria: Sailkatugabeak, Uribe Kostatik kanpo Etiketak . Gorde lotura.

Erantzun bat Berriro hasteko, Memoria eginez-ri

  1. egilea: Lander

    Orain dela sei bat urte Polonian egon nintzen lagun batekin eta hasieran nik ez nuen joan nahi Oswicemera. Lagunak konbentzitu ninduen azkenean eta hara joan ginen, abenduko egun gris, hotz eta lainotsu batean. Bertan ikusitakoak asko markatu ninduen: amesgaiztoak izan nituen gau hartan eta irudi asko oraindik ditut buruan gordeta. Dena den, uste dut denok bisitatu beharreko lekua dela, pentsatzen uzten zaituen bisita delako.

    Egia da, Iparraldeko herri guzti-guztietan, herriko plazan dago Mort pour la patrie monumentu nazkagarria: “…eskuaraz baizik ez zekiten haiek…”

    Inoiz (ea laster den) gure herri eta hiri guztietako kaletegiaren azterketa, garbiketa eta aldaketa sakona egin beharko dugu, eta gai hori bai eraman beharko litzatekeela ikastetxeetara, eta ez beste batzuk…

Iruzkinak itxiak daude.