Krisiaren onurak Erromon

Krisia hitza negatiboa agertzen zaigu egun, baina, dakigunez, krisiak, berez ez du ekartzen zentzu txarra beti. Krisia aldaketa da, aldaketa sakona, norabidearen aldaketa gogorra edo une baten eta bestearen arteko mozketa. Horregatik, krisiek, noizbehinka, onurak ekar ditzakete. Hori gertatu zaie getxoztarrei: krisiak kultura-egoitzak eraikitzeko politika hautsi omen du. Antza, diru iturriak lehortuta, udalak berraztertuko du Erromoko makro kultura-egoitzaren proiektua.

Projektutako Erromoko Kultur etxea

Honako berriak, edozein testuingurutan txarrak izan arren, Getxon, Bizkaian, Euskal Herrian eta Estatuan, neutroak dira. Guggenheim-en eraginak oso kalte handia ekarri die gure kultura egiturei. Azken hamarkadetan, institutuzkoek, guztiek, ez dute jakin kulturaren beharrak arduratzeko eraikin normala egin. Lehengoa izan da, gehienetan, eraikina eta arkitektoa (sinadura ospetsuarekin askoz hobeto); gero eraikin deigarria; eta azkenean, bazegoen, herri edo auzoaren beharrak.

Halaber, kultura-politikek, ideiek eta kultura-proiektu berriek, jarraitu dute betiko mailan, hau da, maila triste-tristean, murriztu ez badira. Kasu honetan ez dago desberdintasunari, berdin da euskaraz edo gazteleraz, margoa hala literatura, monumentuak edo museoak.

Bakoitzak bere arloan egoera latza hori pairatu du, aktoreek, artistek, herriko agenteek… ikusi dute ia-ia betiko kultura-martxa, betiko borrokak, betiko arazoak: dirua, lokalak, programazioa, babesa… Bitartean, gure kaleak bete egin dira eraikin singularrekin, hori bai neutroa! Singularrak esan nahi du horren bezalako beste bat ez dagoela. Arkitekturari buruz, arteri buruz, eta abari buruz ez dakigunez ezer, eta, gainera, konplexuz beteta gaudenez, ez gara ausartzen esatera eraikin hau edo hori, singularra izango dela, baina itsusia, mamotretoa eta bere funtzioa betetzeko guztiz ezerosoa baita ere.

Erromoko eraikina berraztertuko da. Berri ona. Ez dakit zein izango den emaitza, ordea, bai zein izan behar den metodologia, ez da berria: aztertu behar dira Erromoko beharrak, Erromoko nahiak eta Erromorako agintariek nahi duten politikak eta etorkizuna, hiru eduki horiekin eraikina diseinatu behar da. hamar pisu behar baditu: hamarrekin; solairu batekin nahikoa bada, hala da. Gainontzekoa errekurtsoak galtzea da, baita instituzioen kultura falta eta megolamanismo soberaren sintoma ere, besterik ez.

Kategoria: Getxo Etiketak , , . Gorde lotura.