Getxophoto-ri gorazarre; eta euskaldunon alferkeria

Getxophoto amaitu da. Askotan esan dugu Getxoko kultur ekitaldi onenetariko bat dela, modernoena eta nazioartekoena. Beraz, ez dugu gehiegi esango. Aurten, nire aburu hori mantendu du Getxophotok, nahiz eta umeak erakargarriak ez izan, gure ohiko eta eguneroko argazki-helburua baitira. Baina argazkiek eta egileek  merezi izan dute, dudarik gabe. Gainera, herria inplikatzen du, izan ere, gustura ikusten dut jendea Getxophotoren panfletoa eskuetan eta argazkiak bilatzen kaleetatik.

Larunbatean bisitaldi gidatu batean egon nintzen. Gero eta gehiago gustatzen zaizkit bisitaldi gidatuak. Planifikazio pixka bat behar duten arren, ateratzen zaion zukua itzela da. Horrela izan zen, ibilbidean gidariak  gako eta argazki atzean dauden aspektu asko ikusarazi zizkigun. Taldea disfrutatu zen, eta argazkiak ulertzeko zein gozatzeko gakoak hartu genituen. Helburua betea. Primeran. Datorren urteko programazioaren zain nago jadanik.

Bisitaldi gidatu asko egin dira, batzuk jendez gainezka. Guztiak gazteleraz egin dira, larunbatekoa izan ezik, euskaraz egin zena. Nahiko ondo abisatua zegoenez,  gainezka izatea espero nuen, batez ere, Getxoko euskaldunen estatistikak ikusita, eta udaleko balizko kultura maila. Hamar lagun besterik ez zegoen!!!! Gainera, asko, kanpotarrak.  Boikota ote da? Argazkizalerik ez ote dago Getxon? Edo, euskaldunei ez ote zaie gustatzen argazkigintza, genetikagatik-edo?.

Egia da, hainbeste bisitaldi gazteleraz kontua hartuta, euskaldun askok horietan parte hartuko dutela, datagatik, erdaldun batekin joateagatik… hamaika arrazoigatik. Hala eta guztiz ere, ez dago aitzakiarik. Ezin dugu eskatu euskara gehiago, euskaldunok parte hartzen ez badugu. Kritika geniezaioke Getxophotori, udalari edo dena-denari, baina errudunak nortzuk diren bistan dago. Alferkeriak eta gogo faltak ekintza guztiak zalantzan uzten ditu, gero eta gehiago krisian gaudelarik.

Arazoa konpontzea ez da batere erraza, ez da diru kontua, ez da hori arazo nagusia behintzat, mobilizazio arazo bat da. Edo, hobeto esanda, mobilizazio falta. Hau da, dinamizazioa behar da, eta dinamizatzeko, Getxon behintzat, egon badago helburu horrekiko elkarte eta erakunde batzuk: Egizu eta Bizarra Lepoan besteak beste. Lana itzela egiten duela ez dugu hemen aipatu, haiek gabe euskaldun ekitaldi gehienak bertan behera geratuko baitziren, eta beste batzuk ideiak besterik ez litzateke izango. Baina, agian, martxan dauden ekitaldietan ere gogoz parte hartu beharko lukete, besteen ekitaldietan. Ez dute bakarrik zelatan egon behar eskaintza euskaldunentzat ere duin izan dadin, baizik eta euskaldun horiek parte har dezaten ekitaldi horietan. Besoetan hartu, babestu, behar dituzte egiten diren ekimenak, nahiz eta antolamenduan parte ez izateko.  Badakit alde batean egiten dutela, hor daude agenda eta hamaika eposta, baina nire ustez ez da nahikoa. Lan asko, agian ez atsegina, baina tristea da entzutea eskaintza egon dela baina euskaldunik ez.

Dena den, ez nahastu, errua gure baitan dago, euskaldunak izateagatik eta gure zera horietatik ihes egiteagatik. Gero eta gehiago pentsatzen dut euskararen etsai nagusiak gu garela, eta ez euskararen kontra daudenak. Gero eta gehiago euskaldunak eraikuntza kontzientea bizi bagara.

Amaitzeko goraipatu  behar zaio Getxophotori, langileei, gidariari, baita udalari ere, guztien artean mailako ekimen hori emateagatik. Gustura disfrutatu dugu, eta euskaldunek ere euskaraz disfrutatzeko aukera izan dute, pena da.

Kategoria: Ekitaldiak/Ekimenak, Getxo Etiketak , , , . Gorde lotura.