Paiarekin Erandio “sakonean” barrena: mundu bat etxe ondoan

San Bernabe baselizan, Faoetan

Larunbat honetan, Berbatxangoan parte hartu genuen. Une honetan Berbotsek eraman gintuen, eta Fredi Paia izan zen gidaria, Erandioko etnotoponimian barrena. Beste post batean komentatu genuen aukera, beraz horretaz ez dugu  ezer esango.

Paiatarra Erandio Goikoan hasi eta Faoetan (Fano) amaitu zen, Bi leku horien artean informazioaren txorrota ireki zuen. Jakin bagenekien berba errazeko zela, baina txangoan, berba zein informazioa atera zen erraz, eta nola. Oraindik ezin izan dut prozesatu hainbeste informazioa. Erandio nolakoa zen, etimologiak, haitzuloak, Mari, Uribe Kostako handikiak, Asturias, armarriak… informazioa erraz lotu zuen, eta aztergai asko kontuan hartuta gainera.

Lekuak, bitxiak ziren. Ezagunak izan arren, beste modu batean bisitatu genuen. Niri deigarriena Faoeta iruditu zitzaidan, ondo ez ezagutzeagatik. Hango baseliza, ondo berreginda, leku polita batean dago, Asua haranaren gainean eta Itsasadarrari begiratuz. Zoritzarrez gunea oso degradatuta dago; gudek, eraikuntza txarrak eta, orain, erdipurdiko txaletek, nahiko desitxuratu dute lekua. Han, Fredi Paiak adierazi zizkigun egutegiaren bitxikeriak, hilabetearen joan-etorriak, egunetako mugimenduak. Egutegia oso arrunta da guretzat, eta, horregatik, oso garrantzitsua da etnografian, bizitza osoa denborekin lotuta dago, lotura handiena hain zuzen ere. Hor aho bete hortz geratu zen publikoa, betikoa ematen zuen egutegia edozein moduan mugitu dute erromatarrek, elizak…

Amaitzeko, hizlariak bertso batzuk eskaini zigun, era polita izan zen amaiezina den gai bat amaitzeko; bertsoek gaurkotasuna eta iragana, tradizioa eta modernitatea lotzen dute eta; azken finean, hori egin genuen goiz osoan.

Oso ondo egon zen hizlaria. Oso informazio itzela ere eskaini zigun, batez ere, bere arloan. Baserriz baserri hartutako informazioak, inkestak, deigarriak dira, nahiz eta gutxi azaldu. Beste arlotan, historian, arkeologian eztabaidatzeko elementuak utzi zituen Paiak, eta nabaria da haren gaiak ez direla. Toponimia (etnotoponimia) filologiarekin oso lotuta dagoen arren, gai asko uki dezake, eta ukitu behar du: historia, onomastika, hizkuntza, geografia, arkeologia, mentalitatea… diziplina guztitik pasatzen da, beraz, erreza da noizbehinka irristatzea.

Beste berbatxango bat, beste aukera gure herrietatik paseatzeko, beste aitzakia ikasteko. Ezin da ukatu arrakastatsuak direla Berbatxangoak, honetan, gainera, udalak ekoiztutako eta Iratxe Lasak idatzitako Erandioko toponimiari buruzko materiala banatu ziguten antolatzaileek. Ezin da ezer gehiago eskatu.

Kategoria: Erandio Etiketak , , , , , , , , . Gorde lotura.