Galeako Gaztelua. Lenehenengo urratsa.

 

Adi egon! “Etxe” berria dugu. Oraindik aurrera jarraitu honetan: uribekosta.wordpress.com

Getxoko ondarearen historia ziklikoa da. Eraikin bat modan jartzen da, askotan hitz egiten da harretaz, eta denbora pasa ondren, ahazten da; nahiz eta berdin jarraitu, denbora pasa ondoren berpizteko.

Gazteluko ataria

Gazteluko ataria

Horrela gertatu zaio, askotan, Galeako gotorlekuari (Printze gaztelua). Oso hasiera ona izan zuen gazteluaren kudeaketa. Alfredo Moraza arkeologoak oso txosten ona egin zuen (udalak moldatu ondoren argitaratu behar zuen). Zundaketak ez ezik, ikerketa dokumentala ere egin zuen, egin behar zen bezala. Izan ere txosten hori funtsezkoa da edozein esku-hartze egiteko. Txostena aurkeztu zuenetik, ez da ia-ia ezer egin.  PSEk kexatu zen, BILDUK ere, denbora pasa eta pasa… eta bat-batean udalak ikerketa bat egin nahi duela berriro egitasmo bat martxan jartzeko.

 

Hegoaldeko tronera

Hegoaldeko tronera

Egitasmoa ez dakigu argi zein den, inork argi izatekotan, hiru ardatz, ordea, argi dugu, antza:

  •  UPV-EHUko Mineralogia eta Petrologia Sailak materialak ikertuko ditu, egoera baloratzeko.
  • Garbiketa egon da, sasiz beteta zegoen-eta, eta sasiak ez direnez ere bai.
  • Mantenamendu-plangintza bat idatziko da.

Petrologia sailak ikerketa sakon bat egingo duela argi esan digute, bere beharrari buruz ez dago zalantzarik, egoera ondo ebaluatzeko, baina premia premia… gehien duena ez da. Ematen du zientzia kutsu bat eman nahi diotela, gauza handi  bat egiten dela  emateko. Bikaintasunaren aroan (excelencia) gaude eta!

Hala ere, sarritan gertatzen den bezala, funtsezkoa sinplea da. Lekuak merezi du irudi ona ematea, hondakina da, baina duina. Pasa den astean pasatu nintzen hortik. Atea aldatu du udalak, egurrezko zikina aldatu du, eta, haren ordez, metalezko bat jarri dute, aproposa, nahiko ondo ikusten baita barruko plaza. Garbiketa itzela izan da, beraz, kanoiak zein hormak primeran ikusten dira. Gotorlekua ikusten da, ondo kontserbatzen den hondakina ondo ikusten da. Ahalegina, aldiz, oso txikia izan da. Mantentzeko plangintza erraza da, han egon behar diren lanak ez dira itzelak, gunea handia da, bada lana, baina ez konplexua. Derrigorrezkoa da orain (gaur) dagoen bezala gutxienez beti ikustea.[ hau idatzita zegoenean, egunkari batean PPren bisitaldi baten berri eman digute, bisitarientzat, “etsipena” erabili dute Arruek eta Llanosek. Ordea,  indusketa egin zutenetik une onean joan dira. Orain arte ez zuten ezagutzen?, egiturak ondo ikusten dira eta sastraka gutxienekoa da, etsipena ez da, plangintza baten momentua baizik].

Mantendu, zaindu eta etor zaiteztela ikerlari guztiak, dena ikustatzeko; bitartean, herritarrok ere disfrutatuko dugu eta. Gomendagarria da benetan bisitaldia, polita geratu da eta. Gomendagarria fedegabeentzat ere google mapsek ematen diguten ikuspegia. Ikusten den Izar hori Iruñea, Baiona eta hainbat hirirekin lotzen dute defentsa horiek

Amaitzeko, aholku batzuk: Berriaren jatorria Joseba Arregi zinegotzia da, Hirigintza zinegotzia, hain zuzen ere. Ondareak, badakigu, adar asko ditu, baina udaleko Kultura Sailak kudeatu balitz hobeto genuke, hirigintza sailak elkar lantzeko astirik eta aukera izan izango du.

  • Premiazko plangintza behar da, Jendea ez sartzeko kontrolik gabe, ez da ona monumentuarentzat, ezta neska-mutilentzat ere. Horrekin batera Bisitaldi- politika egin liteke (behar).
  • Informazio plangintza. Ez dago kartelik ezta hartzeko informaziorik ere.

Momentuz, arazoak arazo, ezin da ukatu udala bide onetik doala. Espero dezagun amaiera ere, zoriontsua izatea

Kategoria: Getxo, Monumentuak Etiketak , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Galeako Gaztelua. Lenehenengo urratsa.-ri

  1. egilea: ibon

    Kaixo, helbide berria ez dagoela guztiz zuzen abisatzeko idazten nizun. uribekosta.wordpress.org jartzen duen lekuan uribekosta.wordpress.com jarri beharko leukela, edo gitxienez, behintzat, helbide horrerata bideratu.

    Hori baino ez.

    (Txorrada honengatik ez neuskizu idatziko, baina antza, blogaren azken sarrera izango denez helbide honetan eta irakurle berriak berbideratzeko bidea denez, jakinaraztea ez zela txarto egongo iruditu jat. Bidebatez, eskerrak emon hemen azaldu duzun guztiagatik eta bide horretan jarrai dezazun leku berrian animoak emoteko aprobetxetan dot)

    Eskerrik asko!

Iruzkinak itxiak daude.