Beatriz Fernández algortarra euskaltzain berria

Adi egon! “Etxe” berria dugu. Oraindik aurrera jarraitu honetan: uribekosta.wordpress.com

Euskaltzain berriak izendatu ditu Euskaltzaindiak. Horien artean, Beatriz Fernández auzokidea. Zorionak. Hizkuntzaren mundutik urrun egon arren, hizkuntzalari bazara, plazera izan behar da horren izendapena.

Ez dakit zeinak diren Beatrizen merituak, ezta bestekoenak ere. Agian h nola ahoskatzen zen Baztanen, edo datiboa Bizkaiko kostaldean, auskalo. Adituek jakingo dute. Hizkuntzalariek askotan ñabardurak aztertzen eta ikertzen dute, eta guztien artean arautegia eta erabilera ona ezartzen dute. Guk, oinezkoek, sarritan trufatzen gara haietaz (kultura ezaren barrea, jakina).

Euskaltzaindiak funtzio asko ditu, herritar askorentzat, euskaraz ikasten dutenean, izorratzeko da nagusia. Merezi ez duen ospe hori, askotan irakasleek beraiek elikatzen dute. Arau hau aldatu dela, lehen horrela zen, orain, ordea, aldatu dute… Ikaslea, askotan zorabiatzen da, eta urrun dauden euskaltzain eskukada batek arauak hizkuntza haatik aldatzen dituela uste dute.

Hala ere, ez diegu irakasleei leporatu, gehienetan, sobran dute eta; sistemari botako diogu (errazena). Hizkuntza bat ikasi baino lehen, bere mekanismoak argi eta garbi azaldu behar dira. Txikitan gogoratzen dut kultura frantziar ikasi zela frantsesarekin batera, ondo ulertzeko. Ikasleek bereganatu behar dute hizkuntza guztiak eredu ofizialetik mugitzen direla, euskara,aitzitik, ez du oraindik eredu hori finkatuta. Nebrijak XV mendean idatzi zuen lehenengo gramatika, eta oraindik arazoak daude azentu-markekin, edo ortografia arau askorekin. Sufritzen ditugu arau aldaketak, baina eredu hori presaka sortzen ari gara, beharrezkoa baita,  prezioren bat izan behar zuen presa horrek, jakina.

Espainiako akademia urrunago dago, ezagutzen dugu norbait, idazlea edo da, urruneko eta zaharra ohoreko pertsonaia normalean. Euskaltzaindia, ordea, hurbil dago, saltsa askotan sartuta (Veleiako aferan, adibidez) eta lan frenetikoa du: arauak, hiztegiak, ikerketak… Agian hurbilegiak, batzuetan hobe genuke urruneko ohorezko jakintsu balira.

Atzo irratian Espainiako akademikoak azaldu zuen Solo-ren tildea, baietz, ezetz… azkenean eman zion azalpena entzun ondoren, ez dakit azentu-marka jarri behar dudan ala ez. Kexati zegoen tipo azkar horrek, arauari jendeak ez zion kasurik egin eta. Euskaltzaindia bezala, baina urrunagoa eta, agian, ozpinduagoa (erdaraz rancio adjektiboa elkartzen da beti RAErekin).

Espero dezagun Beatriz Fernández algortarraren lana guztientzako baliagarria izatea, seguru baietz, Baztango H-a edo datiboaren garrantzia gehiegi ez ulertu arren. Edozein kasutan Zorionak, eta eskerrik asko hizkuntzari buruz pentsatzeagatik, hau da, eraikitzeagatik.

Kategoria: Ekitaldiak/Ekimenak, Getxo, Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.