Eskualdeko dorretxeak UK aldizkarian

Adi egon! “Etxe” berria dugu. Oraindik aurrera jarraitu honetan: uribekosta.wordpress.com

Berangoko Basagoiti dorretxea

Berangoko Basagoiti dorretxea

Oso egokia iruditu zait UK aldizkarian (228; 2013/2/25; 40 orrialdean) agertutako izenburu bat: “Gure dorretxeak, sei menderen ostean, zutik irauteko borrokan”- Artikuluak gure inguruan dauden dorretxe batzuen gakoak azaltzen ditu. Behin katalogoa ikusita, bitxia da bere borroka hori nola izan da eta zein estrategi erabili dute dorre horiek biziraupeneko.

Getxoko armarria, horren izenko dorretxeatik hartuta, antza.

Getxoko armarria, horren izenko dorretxeatik hartuta, antza.

Artikuluak ondo azaltzen duenez, hemen nominalismoa ez du balio, hau da, dorre izena duena EZ da dorrea, behintzat ez beti. Prestigioa oso lotuta dago horrekin. Gudak ahaztuta XVI mendeko jauntxoek ere dorreak egin nahi zituzten. Hala ere, bizitzeko egin zituzten, ez defendatzeko. Ereduak bai, antzinako dorreak ziren, bere aitona-amonek ezagutzen zituztenak, eta haren kontakizunetan eta abestietan agertzen zirenak. Horregatik, batzuetan garitonak egin zituzten (Martiartu), horma itxiak (Basagoiti), bolumen bertikala (Otxandategi) eta, orokorrean, inguruan oso nabariak ziren eraikinak egin zituzten.

Ondizko dorrea.

Ondizko dorrea.

Mende honetan, egurra zen oraindik eraikineko gai nagusia. Baserri batzuek harria erabiltzen hasi ziren nagusirik, baina egurrezkoak ziren gehienak. Hortaz, gure inguruko dirudunek ahalegin itzela egin zuten horiek eraikitzeko, inguruan atentzioa emateko.

Baina, iraupeneko estrategiaz hitz egiten ari ginen. Dorretxe gehienak baserri bihurtu ziren. Jauntxoek errenta lortu ondoren Madrilen jarri zuten jomuga Une horretan, hemengo etxe dotoreak (dorretxeak, jauregiak…) bertan zerbait ziruditen, baina barre egitekoak ziren kanpoan, horregatik, nekazarientzat utzi zituzten.

Dorretxeak, ordea, ez dira baserriak. Egokitzeko prozedura batzuetan traumatikoa izan zen, eta baserriak dorretxea jan zuen. Beste batzuetan dorre itxura mantendu zen, horrela, ezerosotasuna nabarmena izan behar zuen. Martiartun, adibidez, teilatua sartu zen barruan, ura aldentzeko. Hala eta guztiz ere, dorrea ez zen inoiz egokia eta hutsik dago.

Bestetan, hondakina bihurtu ziren. Berango dorretxea lorategi batean hilzorian dago. Hala ere, gehienetan baserritarrek jakin zuten egokitzea, leiho batzuk ireki, beste eraikin bat itsatsi alboan… horrela gertatu zitzaien Berangoko bi kasu ezagunei, Basagoiti eta Otxandategiri, beren estiloan oso politak, baserri baserriak, eta, aldi berean, dorretxe itxura azaltzen. Beste kasu batzuetan ez zen izan behar, dorretxeak oso baserriak baitziren, nekazale-jauregi apalak, besterik ez: Sopelako Bareño dorretxea (izen hori merezi badu) edo Leioako Ondizko dorretxea, adibidez.

Multzo ezezaguna, eta, aitzitik urte askotako gure historia lekukoak. Egun, dudarik gabe, gure eskualdeko eraikin zaharrenetarikoak, beste aztarna erlijioso batekin. Kasu batzuetan informazio egokia dago horietan (Martiartu adibidez), bestetan, oso erdiguneak izanez, kartelaren bat ez legoke txarto.

Kategoria: Berango, Erandio, Monumentuak, Plentzia, Sopela Etiketak , , . Gorde lotura.