Memorias de Getxo, eta Memoria ezabatzaileak

Adi egon! “Etxe” berria dugu. Oraindik aurrera jarraitu honetan: uribekosta.wordpress.com

Memorias de getxoAskotan esaten dugu Tokiko hedabideak oso garrantzitsuak direla, askoz gehiago gure historia gogorarazten digutenean. Hori da Memorias de Getxo kasua. Euren artikuluak duela gutxiko Getxoko historia, eta inguruko be bai, hurbiltzen zaizkigu.  Artikulu horiek beti interesgarriak badira azkenak itzelak izan dira.

Azken bilduma batean (zazpi artikulu) gure herriko guda zibila azaltzen digu: garraiobideak, erbestea, ospitaleak, errepresioa, irabazleak… Artikuluak oso neutroak ohi dira, hau da, iritzi gehiegi gabe, batzuetan iritzia ez ematea ezinezkoa bada ere.  Iturria udal artxibategian dago, beraz, esaten dena, orokorrean, ontzat eman behar da, errealitatea da, nahi zen errealitatea, edo udalak islatzen duena behintzat, edozein kasutan, interes handikoa.

Historiaz gain,  Memoriari buruz ere idazten da bilduma horretan. Agertzen dira izen asko, errepresialatuen izenak. Artxiboan Getxotar askoren abizenak agertzen dira. Afectos al régimen ez zirela esateko, hau da, bere ondasunak eta bere bizitza arriskuan dagoela esateko. Hunkigarria izan behar da zure abizena hor ikustea, gogoratzeko zure aitonaren lurrak, abereak edo etxea kendu zizutela.

Informazio itzela, ia ia baloraziorik gabe; informazioa artxibategitik hartuta eta jarrita, eta… hor dago harritzekoa: nahiz eta egileak kontu handiko testuak prestatu, jasan izan du kritika gogorraren bat, balizko alderdikeriagatik. Ttxarto egiten duela, joera argia duela, historia okertu duela, zer gertatu zen Checaekin… Betikoa. Norbaitek esaten du auzokideren bati kendu ziotela etxea, eta tendentziosoa da, hau da, isilik egon behar da, antza. Intereconomia eta halako eskumako hedabideen garroak oso luzeak dira, eta estiloa nazkagarri horrek bizitzako arlo guztiak kutsatzen du. 75 urte pasatuko dira eta oraindik ezin izango da, errepresaliei buruz hitz egitea, gorpuak arekatik hartzea eta historia kontatzea.

Memoriari buruzko edozein asmotan, norbaitek izutu nahi zaitut. Espero dugu Memorias de Getxoren kasua ez izatea, sekulako lana egiten baitu Guda Zibilari buruz ez ezik, gure tokiko historia garaikideari buruz ere, bertako  historia, Getxoko historia, guretzat hunkigarria eta ukigarria. Animo eta aurrera, Memoria, historia eta oroimenaz, lan izugarria eta beharrezkoa egiten ari baitzara,  Ze pena gure inguruko hainbat herritan zuen bezalako blogariak ez izatea!

Kategoria: Ekitaldiak/Ekimenak, Getxo Etiketak , . Gorde lotura.