Category Archives: Uribe Kostatik kanpo

Jaurlaritza berria; tokiko eragina, handia

Jaurlaritza berria dugu. Zaharrak berri! Gure inguruan politikari buruzko berriek, instituzioeiburuzko berriek, oso hedapen itzela dute, sarritan egindako politikak baino gehiago. Urrun dago Gasteiz, urrun dago Jaurlaritza, eta erraza da pentsatzea eragin erreala ez dela izango, azken finean, zer jakingo … Continue reading

Posted in Sailkatugabeak, Uribe Kostatik kanpo | Tagged , | Leave a comment

Euskararen eguna

Pasa den astelehenean euskara eguna izan da. Honen irakurleak ondo daki. Euskaraz irakurtzen duenak, idazten duenak, bizitzen saiatzen denak badaki hizkuntzaren eguna dela. Hiztun kontzienteak garela esan zuen soziologo batek, eta egia da. Beste hizkuntza askotan hizkuntzaren eguna nabaritu gabe … Continue reading

Posted in Ekitaldiak/Ekimenak, Uribe Kostatik kanpo | Tagged | Leave a comment

Berriro hasteko, Memoria eginez

Oporrek funtzio asko dituzte; horien artean, dudarik gabe, nagusietariko bat gauza berriak eta ezohikoak ikustea da. Aurten azpimarratu nahi ditugu hauetako bi . Bata oso ezaguna da, bestea ez hainbeste, baina biak azpimarratzekoak dira. Poloniako hegoaldean, Krakow ondoan, Oswicem dago. … Continue reading

Posted in Sailkatugabeak, Uribe Kostatik kanpo | Tagged | 1 Comment

Guda zibileko bonbardaketak eta gure herrietako ikerketak

Azken egun hauetan gure historia hurbila agerian dago. Historia bai, historia baita gure azken gudan gertatutakoa. Historia baitira Galdakao, Durango, Gernika eta Leioako bonbardaketak, eta historia baitira hildako gudariak eta eraildako herritarrak. Hala ere, ez dira historia soilik gure izana … Continue reading

Posted in Ekitaldiak/Ekimenak, Uribe Kostatik kanpo | Tagged , , , | Leave a comment

Kulturatik ere, hamaika zergati grebarako.

Hamaika zio dago 29ko greba egiteko. Larrienak, dudarik gabe, gizarte- eta ekonomia-arloan daude. Hala ere, norbaitek esan zuen bezala, ekonomiak dena bustitzen du, batez ere kultura. Ahatz ditzagun zio nagusi horiek, ahal bada, eta azter dezagun krisiak eta, batez ere, … Continue reading

Posted in Uribe Kostatik kanpo | Tagged , , | Leave a comment

Kultura, krisia, administrazioa eta aldaketaren beharra (eta 2)

Zoritxarrez, Estatuaren testuinguruan Euskal Herria hobeto dagoen arren, kultura maila oso baxua da. Ez da irakurtzen, ez da kontsumitzen antzerkia, musika bakarrik komertziala bada, funtzionatzen da, eta orokorrean kultura kontsumoa oso baxua da. Hala ere, kontraesana izan arren, gizarteak uste … Continue reading

Posted in Sailkatugabeak, Uribe Kostatik kanpo | Tagged , | Leave a comment

Fraga, memoria eta historia; kultura ez izan arren.

Historia irabazleek idazten dutela inoiz baino argiagoa da. Fraga hil da. Nire belaunaldirako Fraga Gasteizkoa da, Montejurrakoa da, eta “la calle es mía” esan eta bete zuena da. Gero Galiziako presidente bihurtu zen. Bai, autonomiaren kontra jo zuena bat-batean autonomia … Continue reading

Posted in Sailkatugabeak, Uribe Kostatik kanpo | Tagged | Leave a comment

Jon Irazabal joan zaigu (pixka bat), Durangoko azokaren zuzendaritza utzi du eta.

Pasa den astean sekulako jaia izan genuen. Ez, konstituzioarena ez, ezta Sorkuntzeko jaia ere. Durangoko Liburu eta Diska Azokaz idazten ari naiz. Urtero aipatzen dudanez, dudarik gabe, Euskal Herriko kultura-egitasmo nagusia, aspektu guztiengatik. Ez dakit noiz joan nintzen lehen aldiz, … Continue reading

Posted in Ekitaldiak/Ekimenak, Uribe Kostatik kanpo | Tagged , , | Leave a comment

“Memoria en la cuneta”

Oporretako funtzioa atseden hartzea bada ere, gauza berriak sentitzeko, ikusteko, edo entzuteko ere balio behar dute. Aurten, Oradour sur Glane-n egon naiz. Bigarren Munduko Gudan, han, naziek sarraski ezagun bat egin zuten,  Oradourren sarraskia hain zuzen ere. Limogesen inguruan, 1944an, … Continue reading

Posted in Sailkatugabeak, Uribe Kostatik kanpo | Tagged , , | Leave a comment

Kukutzaren alde, Kulturaren alde

Gaztetxeak modan daude. Kukutza aferari esker guztiok konturatu gara gaztetxeetan kultura ere egiten dela. Eta gure udalek ematen digun horri buruzko ideia oso objektiboa ez omen dela. Ez nauzue gaztea; kontuan hartu behar da testu hau irakurtzerakoan. Nire adinarekin gazteak … Continue reading

Posted in Sailkatugabeak, Uribe Kostatik kanpo | Tagged , , | Leave a comment