Category Archives: Leioa

Euskadiko industria ondare osoa liburu batean (I)

Oso liburu interesgarria argitaratu du Eusko Jaurlaritzak: Euskadiko industria ondarea. (Eusko Jaurlaritza. Kultura Saila 2012) Bi ale dira, eta pisukoak gainera. Lan horretan Kultura sailak gure industria ondarea azaltzen digu, fitxaz gain, aurreko artikuluek gure industria ondarea ikuspegi sakona eskaintzen … Continue reading

Posted in Erandio, Leioa | Tagged , , , , | Leave a comment

Uribe Kostako dorretxeak

Pasa den astean eskualdeko euskararen aldeko elkarteek txango interesgarria proposatu ziguten: Uribe Kostako dorretxeak. Dakigunez, askotan agertu dira blog honetan Berbotsek, Aitxuk eta Egizuk (Erandio, Sopela eta Getxo). Hirurek noizean behin zerbait berria ezagutzera eramaten gaituzte: natura, arte, ohiturak, historia… … Continue reading

Posted in Berango, Ekitaldiak/Ekimenak, Erandio, Leioa, Monumentuak | Tagged , , , , , , , , , | Leave a comment

Ondarearen Europako Jardunaldiak Uribe Kostan

Urtero bezala, Bizkaiko Foru Aldundiak Ondarearen Europako Jardunaldiak eskaintzen dizkigu. Dakizuenez, horietan, gai baten inguruan herriek ekintza asko antolatzen dute, beti ondareari dagokionez: erakusketak, hitzaldiak, bisita gidatuak, bisita antzeztuak… Aurten, ilustrazioa da ardatza; ekitaldiak batzuetan doi-doi sartzen dira programan, beste … Continue reading

Posted in Getxo, Gorliz, Leioa, Plentzia, Sopela | Tagged , , , , , | Leave a comment

Leioako Ondizko dorretxe, lanetan… ez dago

Askotan esan dugu blog honetan Leioako udalak bere kultura-ondareari jaramonik egiten diola. Aitzitik, horrek ez du esan nahi beti asmatu duenik.  Ondizko dorretxea duela asko hasi ziren berreskuratzen, eta pozik geratu ginen berri horrekin. Gainera, arkeologia-lanak egin zituen udalak. Horren … Continue reading

Posted in Leioa | Tagged , , , | Leave a comment

Leioako berbalagunak berba egiten hasten ari dira

Blog honetako hasieran esan genuen hizkuntza-gaiak ez genituela ukituko. Zioa argi dago: ez dira nire gaiak; ez daukat ideiarik eta horretaz dakidana oso gutxi da. Gainera, hizkuntza gaiek blog bat osoa baino gehiago beteko lukete. Dena den, Leioako Berbalagun proiektua … Continue reading

Posted in Leioa | Tagged , | Leave a comment

Dow Unquinesa aurki guztiz desagertuko da

Kasualitateak eraman nau Dow Unquinesara. Badakit DOW-Chemical dela (zela), baina niretzat Unquinesa izan da beti. Niretzat DOW hiru zati bereiztuta egon da: alde batetik itsasadarrean ikusten dena, bestetik Avanzadan ikusten dena, amaitzeko Astrabuduatik ikusten den paisaia. Aldiz, hiru zati horiek … Continue reading

Posted in Erandio, Leioa | Tagged , , | 2 Comments

Ondizko dorrean arkeologia lanak

Eusko Jaurlaritzak Arkeoikuska 2008 argitaratu du. Liburu edo aldizkari honetan, urtero ateratzen da eta, urteko arkeologia-indusketak azaltzen dira. Ez omen digu ematen informazio teknikoa, orokorra baizik, indusketen berri ematekoa baita helburua.  Ybarra "Torres de Vizcaya" 1946 Gure eskualderi dagokionez urte … Continue reading

Posted in Arkeologia, Leioa, Monumentuak | Tagged | Leave a comment

Lamiakoko auzoa eta Txopoetako latsarrria Leioako udalak salbatu ditu

Aldaketak onak dira, oroimena ere bai. Leioako udalak Lamiakoko azken erreformak hasi ditu. Etxe asko botako dira berriak egiteko. Bitartean, plangintza nahiko konplexua egiten ari da, inor etxerik gabe gera ez dadin. Lamiako auzoa da gure industria-iraganeko azken adibideren bat. … Continue reading

Posted in Leioa, Monumentuak | Tagged | Leave a comment