Tag Archives: Aitxu

Uribe Kostako dorretxeak

Pasa den astean eskualdeko euskararen aldeko elkarteek txango interesgarria proposatu ziguten: Uribe Kostako dorretxeak. Dakigunez, askotan agertu dira blog honetan Berbotsek, Aitxuk eta Egizuk (Erandio, Sopela eta Getxo). Hirurek noizean behin zerbait berria ezagutzera eramaten gaituzte: natura, arte, ohiturak, historia… … Continue reading

Posted in Berango, Ekitaldiak/Ekimenak, Erandio, Leioa, Monumentuak | Tagged , , , , , , , , , | Leave a comment

Paiarekin Erandio “sakonean” barrena: mundu bat etxe ondoan

Larunbat honetan, Berbatxangoan parte hartu genuen. Une honetan Berbotsek eraman gintuen, eta Fredi Paia izan zen gidaria, Erandioko etnotoponimian barrena. Beste post batean komentatu genuen aukera, beraz horretaz ez dugu  ezer esango. Paiatarra Erandio Goikoan hasi eta Faoetan (Fano) amaitu … Continue reading

Posted in Erandio | Tagged , , , , , , , , | Leave a comment

Geologia berbatxangoa, eta udaletako berri galduak

Udazkena urtaro aproposa da gure kultura-ekitaldirako, askotan esan dugu, garai oparoena.  Izan ere, Berbotsek Martiartutik pasearazi gaituen ondoren, Sopelako Aitxu!-k, Berbatxangoen testuinguruan, Uribe Kostako geologiatik paseatzea proposatzen digu: Uribekosta: Altxor geologikoa. Ez da txango berria, beste batzuetan egin da, baina, … Continue reading

Posted in Barrika, Ekitaldiak/Ekimenak, Erandio, Getxo, Sopela | Tagged , , | Leave a comment

Etnobotanika, gure kulturaren zati bat azalduta, berbatxango bati esker

Berbatxangoak amaitu dira. Azken biek Sopelako errotak eta Etnobotanika izan dute gaia. Lehengoan, herri horretako zeuden (dagon) errota asko ezagutu genituen. Bigarrena, ustekabea izan zen. Berbots-ek antolatuta, Etnobotanika zuen izenburua. Hizlaria Gorka Menendez Baceta izan zen, Ingurumen Zientzietan lizentziatua eta … Continue reading

Posted in Ekitaldiak/Ekimenak, Erandio, Getxo, Sopela | Tagged , , , , | Leave a comment

Ohiko ur-azpiegiturak. Hasten dira Uribekostako berbatxangoak.

Kultura eta pertzepzioa beti ez datoz bat. Gizabanako askok ez dute bere kulturaren kontzientzia, nahiz eta horren ondorioko talde bateko kideak izan, eta talde horrekin lotura itzela izan. Ondarearekin askotan ber-bera gertatzen da (alderatuko dugu ondarea izateko gizarteak horren kontzientzia … Continue reading

Posted in Ekitaldiak/Ekimenak, Erandio, Getxo, Plentzia | Tagged , , , , , , | Leave a comment

Aste ona!

Aste batzuetan ematen du beste mundu batean bizi garela. UK aldizkaria hartu dut postontzitik. Hasieran, David Cresteloren artikulu bat aurkitzen dut. Horretan, Crestelok jakinarazten digu Plentziako museoko azken ekimena: Matxitxako lurmuturreko gudaren 75. urteurrena. Horren inguruan ekimen batzuk egingo dituzte. … Continue reading

Posted in Ekitaldiak/Ekimenak, Sailkatugabeak | Tagged , , , | Leave a comment

Egizu, Aitxu eta Fredi Paia iratxoek gure mitologia hurbilaren bila eramango gaituzte

Asteburu honetan Aitxuk eta Egizuk beste proposizio bat egiten digute: Fredi Paiaren laguntzaz, gure eskualdeko mitologiaz bidaiatzea. Horretarako izen deigarria duten hiru puntu bisitatuko dira. Fraidemendi, Sopelan; Jentilkoba, Gorlizen; eta Belateko landa, Lemoizen. Interesantea, berez eta ez baita bat ere … Continue reading

Posted in Ekitaldiak/Ekimenak, Getxo, Gorliz, Lemoiz, Sopela | Tagged , , , | Leave a comment

Uribekostako portuak eta ohiko arrantza. Josu Larrañagarekin berbatxangoa

Azken urteotan gure gizartean aldaketa handia egon bada, itsaso-ertzean izan da hori. Lehen gure bazkariak eta lanbideak sarritan itsasoan zeuden. Itsasoari beldurra galdu bezain laster, gure arbasoak aukerak besterik ez zituzten ikusten itsasoan (Erdi aroan?, Erromatarraren eragina?, edo iparreko herriek … Continue reading

Posted in Getxo, Lemoiz, Plentzia | Tagged , , , , , | Leave a comment

Uribe Kostako erromanikoa: Aitxu!-k antolatutako bisita gidatu bat

Sopelako Aitxu!-k antolatuta, pasa den igandea Uribe Kostako erromanikoa bisitatu genuen. Bisita gidatua zen, azalpenez eta guzti. Oso aukera ona izan da multzo hori berrikusteko. Gainera, antolatzaileek gehienetan itxita dauden tenpluak irekitzea lortu dute. 20ren bat bildu ginen bisita hori … Continue reading

Posted in Barrika, Getxo, Lemoiz, Monumentuak | Tagged , , , , , , , , | Leave a comment

Aitxu!-rekin Sopela eta Berangoko Munarrikolanda megalito-gunean

Sopelako Aitxu! kultur taldea berba-txango bat antolatu du pasa den asteburuan. Txangoa Sopela eta Berangoren arteko Munarrikolandako megalito-gunera izan da. Arkeologo batekin hogeiren bat lagun hurbildu ziren megalitoetara. Hasieran euri-tanta batzuk erori arren, eguraldi ona mantendu zen, eta aukera on … Continue reading

Posted in Arkeologia, Berango, Sopela | Tagged , , , , , , | Leave a comment